Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Agurra

2019-12-25
Hilabete hauetan zehar 31 emakume entzuteko aukera izan dugu. Gaurkoan guri tokatu zaigu ispilu aurrean jartzea. Uste dugu emakume guztiak saio bakar batean elkartzeak zentzua ematen diola proiektu honi, emakumeen arteko loturak agerian jartzen dituelako. Argi geratu da emakumeoi asko gelditzen zaigula berdintasunaren bidean.
bideoa prestatzen
Euskal Herriko Mugimendu Feministak bat egin du U30eko greba orokorrarekin

2019-12-18
Mugimendu feministak ezinbestekotzat jo du bizitzak erdignuean jartzea eta Eskubide Sozialen Kartak aldarrikatutuakoarekin bat egiten duela adierazi dute Bilboko Arriaga Plazan egindako agerraldian.
bideoa prestatzen
HIESaren Aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarreko kideekin solasean

2019-12-18
Lucia, Izasku eta Irune 3 generazio ezberdinetako emakumeak dira, baino HIESaren aurkako batzordean egiten duten lana amankomunean daukate. Gaurkoan, hiruekin egongo gara nola antolatzen diren ikusteko. Gainera, gizarteak baztertu duen gaixotasun honen inguruan hitz egingo digute.
bideoa prestatzen
"Bortxatzaile bat zure bidean" koreografia egin dute Iruñean.

2019-12-14
"Bortxatzaile bat zure bidean" koreografia egin dute Iruñean. Indarkaria matxistaren aurkako aldarriak Txilen du jatorria. Euskal Herrira ere iritsi da. Bidasoa, Bortziriak, Malerreka eta Baztango emakumei lekukoa hartu diete iruindarrek.
bideoa prestatzen
Soldata-arrakala aztertzeko hainbat tresna sortu ditu Bai Sarea osatzen duten erakundeek

2019-12-12
BAI SAREA, Emakundek sustatutako Emakumearen Euskal Erakundeak, tresna berriak sortu ditu enpresek soldata arrakalak identifikatu eta konpontzeko, eta berdintasunerako kultura aldaketa lantzeko. BAI SAREA 2018an sortu zen eta gaurkoa hirugarren batzarra izan dute Hernanin. Sareak 63 enpresa barne biltzen ditu, eta Orona Ideon fundazioko egoitzan egindako bileran, bi urteko ibilbidean lortutako emaitzak plazaratu dituzte.
bideoa prestatzen
Iranzu Anaut, familia kideekin genero ikuspuntua lantzen

2019-12-11
Iranzuk Gizarte Hezkuntza ikasi zuen baina orain irakaslea da Zangotzan. Gazte prekarietateaz hitz egin dugu berarekin. Bere aita ezagutuko dugu eta familia kideen artean gai hauek eztabaidan jartzearen garrantzia erakutsiko digute. Familia eredugarria, dudarik gabe. Horretaz gain, Iranzu, Antsoaingo Herri Kirol taldeko partaide da eta sokatirako entrenamendu batean izan gara.