Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Stanford-eko unibertsitatean lanean dabilen Eneko Axpe fisikari bizkaitarrarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Berarekin batera, Covid19 gaitzaren ingurukoak aztertu ditugu.
Gurean Gaur albistegiaren baitan, elkarrizketaren tartean, Miren Basaras mikrobiologoarekin solasteko aukera izan dugu. Covid19 gaitzak eragindako ondorioen diagnostikoa egiteaz gain, Hego Euskal Herriko zein Europako egoera "kezkagarritzat" jo ditu. Horrekin batera, izurriari aurre egiteko, "detekzio arinak funtsezkoak direla" nabarmendu du.
Nerea Zabaleta biokimika ikerlari leitzarra Bostonen dago, Harvard-eko unibertsitatearentzat lanean. Bertan, 10 edo 12 ordutako lan eguneak osatzen dituzte euren laborategian, urte hasieran hasitako lanari segida emanez. Covid 19 gaitzaren kontrako txertoa sortu nahi dute eta une honetan fase esperimentalean gaude. Zabaletak nabarmendu duenez, onena "txerto bat baino gehiago" egotea litzateke. Eta, nola ez, horien unibertsalizazioa.

Elkarrizketaren tartean Californiako Stanford-eko unibertsitateko ikerlariarekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia. Covid 19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaeraz, AEBtako egoeraz, Euskal Herriko tendentziaz eta balizko txertoaren inguruan dauden interesei buruz.