Skip to main content

Azken bideoak: Zientzia

bideoa prestatzen
Eneko Axpe: "Momentuz, txertorik onena gu geu gara"

2020-05-28
Elkarrizketaren tartean Californiako Stanford-eko unibertsitateko ikerlariarekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia. Covid 19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaeraz, AEBtako egoeraz, Euskal Herriko tendentziaz eta balizko txertoaren inguruan dauden interesei buruz. Honatx aurrerapena.
bideoa prestatzen
Hainbat ikerlari genetikak COVID19an duen eragina aztertzen ari dira

2020-05-28
Koronabirusa agertu zenetik, zientziak ahalik eta azkarren egin du lan birusa ezagutu, gaitza tratatu eta txertoa bilatzeko. Ohikoa da entzutea adineko pertsonak edota arnas-aparatuan gaitzen bat dutenak direla talde zaurgarrienak baina milaka gazte osasuntsu ari dira COVID19a larriki pairatzen. Horrek pazienteen geneetan erantzunak bilatzera eraman ditu munduko hainbat ikerlari, genetikak COVID19an izan dezakeen eraginaren bila.
bideoa prestatzen
Gorka Orive (Farmazia irakaslea): "Zientziaren ahalegina izugarria izaten ari da"

2020-05-22
Hainbat aste igaro dira alarma-egoera ezarri zenetik. Une honetan, immunitateari buruz aspektu gehiago ikasi eta aztertzea dagokio zientzian diharduen komunitateari. Bereziki, koronabirusari aurre egiteko txertoa aurkitzeko bilakaerari dagokionean. Hortaz aritu da Gorka Orive Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia irakaslea. Esan duenez, kutsatuen olatu berririk izango den eta egotekotan, noiz gertatuko den, dira momentuko galderak. Horretan, testek berebiziko garrantzia hartzen dute eta, noski, txertoaren inguruko ezbaia ere hor dago. Oriveren hitzetan, hipotesiak kontrastatze aldera, berri onak espero dira.
bideoa prestatzen
Nola egin aurre pandemiak eragindako arriskuei?

2020-05-21
Koronabirusaren pandemiak hainbat gauza aldatu ditu mundu osoan. Ekonomian krisia ekarri du, osasun-sistemak egokitzera behartu ditu eta beste hainbat gauza. Asteotan adituek eta agintariek gomendatuta, eskuak maizago garbitu ditugu, pertsonen artean bi metroko tartea uzten saiatu gara eta maskarak erabiltzera ohitu gara, esaterako. Jokaera horietako batzuk denboran iraun dezaketela uste du Arkaitz Fullaondo soziologoak, baina lan eremuan izango dira aldaketa egonkorrenak bere aburuz.
bideoa prestatzen
Ana Galarraga (Elhuyar): "Talde inmunitatearen estrategia okerra izan da"

2020-05-12
Elkarrizketaren tartean, Elhuyarreko Ana Galarragarekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia lankideak. Solasaldian zehar, Covid19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaera aztertu, honi aurre egiteko eredu positibo zein negatiboak arakatu eta zientziak duen garrantzia azpimarratu ditu Galarragak.
bideoa prestatzen
Unai Pascual: "Herrialde garatuetan ezin dugu horrela jarraitu"

2020-05-11
Elkarrizketaren tartean, Euskal Herria Post Covid19 ekimeneko Unai Pascual Hamaika Telebistan egon da. Dagoeneko, akademiaren baitako 650 profesionalek sinatutako manifestua osatu dute, aurrera begirako begirada txertatu eta "ekonomia ekologikoaren alde egin eta bioaniztasunaren garrantzia" lehen lerrora ekarriz. Bost erpinetako proposamena planteatu dute, besteak besteBPG-ren hazkunde agregatuan oinarritutako garapen-eredua etetea, ondare publiko eta komunaren alde egitea, ingurumen fiskalitate progresibo bat bultzatzea, agroekologian oinarritutako elikadura burujabetza hauspotzea eta azpiegitura handietan oinarritutako mugikortasun-eredua alboratzea