Skip to main content

Azken bideoak: Zientzia

bideoa prestatzen
Tratamenduak proban

2020-04-08
COVID-19aren izurria argitzen 8. atala. Apirilak 8, asteazkena Tratamenduak proban Birusei aurrei egiteko antibiralak erabiltzen dira. Beste birus batzuen aurrean erabilitako botikekin egiten ari dira proba-klinikoak mundu osoan, zerotik hastea baino errazagoa baita lehendik probatutako botikekin saiakerak egitea.
bideoa prestatzen
Birusaren mutazioak

2020-04-07
COVID-19aren izurria argitzen 7. atala. Apirilak 7, asteartea Birusaren mutazioak Birusek mutatu egiten dute, eta hor dago aurre egiteko zailtasunetako bat. Gripearen aldean, koronabirusek gutxiago mutatzen dute, baita COVID-19ak ere, baina beste birus batzuek baino gehiago.
bideoa prestatzen
Pandemiaren metaforak

2020-04-06
COVID-19aren izurria argitzen 6. atala. Apirilak 6, astelehena Pandemiaren metaforak Gerra-hizkera erabat zabaldu da COVID-19az hitz egiterakoan. Baina zientzialariek ohartarazi dute horrek arrisku handiak dituela. Eta gerraz baino suteaz hitz egingo bagenu?
bideoa prestatzen
Erabateko konfinamendua

2020-04-03
COVID-19aren izurria argitzen 5. atala. Apirilak 3, ostirala Erabateko konfinamendua Asko dira erabateko konfinamendua eskatzen ari direnak, tartean zientzialari asko, neurri eraginkorrena delakoan. Baina, zertan bereizten dira konfinamendua, bakartzea eta berrogeialdia?
bideoa prestatzen
Emakumeak zaurgarriago

2020-04-02
COVID-19aren izurria argitzen 4. atala. Apirilak 2, osteguna Emakumeak zaurgarriago Txinako datuetan ikusi zuten gizonei gehiago eta larriago eragin ziela koronabirusak. Horren atzean sexu- eta genero-arrazoiak daude (immunitate-sistemaren diferentziak eta tabakismoa). Alabaina, genero-bereizketak emakumeak zaurgarriagoak egiten dituela ohartarazi dute: osasun-langile gehienak emakumeak dira, eta haien gain geratzen dira zaintza-lanak.
bideoa prestatzen
Oskar Escribano Lurmeneko geologoak onartu du ondarea hondatu izana Iruña-Veleiako auziaren epaiketan

2020-02-03
Hitzarmena adostu du akusazioekin: onartu du ondarea hondatu duela, eta urtebeteko kartzela zigorra jaso du; gainera, 300 euro ordaindu beharko dizkio Eusko Jaurlaritzari gizarte arduragatik, eta 300 euro Aldundiari, baina ez du espetxera joan beharko. Horrez gain, 286.000 euroko konpentsazioa eskatzen zioten, Eliseo Gil Lurmeneko zuzendariarekin batera ordaintzeko.Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gilen, Oscar Escribanoren eta Ruben Cerdanen aurkako salaketa jarri eta 11 urteren ostean, hasi da Iruña-Veleiako aurkikuntzei buruzko epaiketa. Euskararen historiari eta antzinateari buruzko ikuspegia eraldatzekoak ziren ezohiko aurkikuntzak ezagutarazi zituztenetik hamalau urtera, hain zuzen ere. Hamar saiotan antolatu dute egutegia, otsailaren 3an hasi eta 18ra arte.