Skip to main content

Azken bideoak: Jaiak

bideoa prestatzen
Bilboko konpartsek "elkarlanerako" deia egin diote Bilboko Udalari

2020-07-09
Bilboko Konpartsek "elkarlanerako" deia egin diote Bilboko Udalari Arriaga antzokiaren aurrean egindako agerraldian. Udal Konpartsek salatu dutenez, Udalak "alde bakarrez" erabaki du Aste Nagusia bertan behera gelditzea, eta adierazi dute ez duela kontutan hartu konpartsen iritzia.
bideoa prestatzen
San Ferminetan zezenketak bertan behera geratu direla ospatu dute animalistek

2020-07-07
Inoiz aurretik ikusi ez den bezala, Iruñea zezenen odolez zikintzea saihestuko dela nabarmendu dute PETA eta Anima-Naturalis kolektibo animalistek. Hori aintzat hartuta, tauromakiaren aurkako ekintza bat antolatu dute zezen plazako kalezuloan.
bideoa prestatzen
"Orokorrean normaltasun egoera" izan dela nabarmendu dute Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Gobernuko agintariek

2020-07-06
Uztailaren 6ko lehendabiziko orduetan jende pilaketarik izan ez dela eta arau hausterik zein istilurik erregistratu ez dutela adierazi dute udal eta foru agintariek. Buruek herritarren “jarrera ona” eskertu dute, sanferminen hasiera izan beharko lukeen honetan, Iruñea “eredu izan delako”.
bideoa prestatzen
Nostalgia eta lasaitasuna izan dira nagusi txupinazorik gabeko uztailaren 6an

2020-07-06
Nostalgikoenak zurigorriz atera dira gaur Iruñeko kaleetara baina jai girorik ez da sumatu txupinazo aurretik. Kaleetan mahaiak kokatzeko debekuak giro herrikoia kaltetu du eta azkenean hamaiketakoak ez dira izan aurreikusitakoak bezain beste.
bideoa prestatzen
Ainhoa Riveiro: "Egoera zailetan, Bilboko Konpartsak jendearen alboan egon dira beti"

2020-05-19
Hego Euskal Herriko hiriburuetako jaiak eta Aste Nagusiak bertan behera geratu dira Covid 19 gaitzak eragindako izurriaren ondorioz. Bilbon, Konpartsek salatu dutenez, Juan Mari Aburto alkatearen aldebakarreko erabakia dela salatu dute, proposamena Jai Batzordetik igaro barik gauzatu dela argudiatuz. Elkarrizketaren tartean, Bilboko Konpartsakeko Ainhoa Riveirorekin solasteko aukera izan dugu.
bideoa prestatzen
Ainhoa Riveiro (Bilboko Konpartsak): "Erabakiak ez gaitu harritu baina prentsan azaldu baino 10 minutu lehenago iritsi zitzaigun"

2020-05-19
Hego Euskal Herriko hiriburuetako jaiak eta Aste Nagusiak bertan behera geratu dira Covid 19 gaitzak eragindako izurriaren ondorioz. Bilbon, Konpartsek salatu dutenez, Juan Mari Aburto alkatearen aldebakarreko erabakia dela salatu dute, proposamena Jai Batzordetik igaro barik gauzatu dela argudiatuz. Elkarrizketaren tartean, Bilboko Konpartsakeko Ainhoa Riveirorekin solasteko aukera izan dugu. Honatx aurrerapena.