Bilboko konpartsek, blusek eta neskek eta piratek alkateen jarrera kritikatu dute. Azaldu dutenez, herritarren osasuna bermatzea da garrantzitsuena egun, baina horrelako erabakiak denen iritzia entzunda hartu behar direla argudiatu dute. Hala ere, jaiak beste era batera antolatzeko gogoeta abiatuko dutela adierazi dute.
Bilbo, Donostia eta Gasteizko jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu dute; hala ere, hainbat kultur ekitaldi antolatuko dituztela iragarri dute. Nabarmendu dute jende pilaketak "saihestu" beharko direla nahiz eta deseskaladaren faseek aurrera egin, eta jai giroa ezin direla segurtasun neurriak "bermatu".
Iruñeko Udalak hiru trikitilarik egin behar zuten kalejira debekatu duen arren, leiho, balkoi eta sare sozialetan ospatuko dituzte txantrearrek auzoko jaiak.
Erabakia publiko eginik, Iruñeko Udalak zail ikusten du festak beste data batean ospatzea, nahiz eta Elizalde jarduneko alkateak ez duen aukera erabat baztertu.
Jaiak modu batean edo bestean ospatzeko helburuarekin eta komunitatearen garrantzia azpimarratu nahian, Batera Zaintza Sare Herritarrak danborrada herrikoi batean parte hartzeko gonbitea luzatu die Gasteiztar guztiei. Bestalde, Iruñean, Herri Sanferminak beste eragile batzuekin batera Iruñeako alkateari San Ferminen mahaia deitzea exijitu diote