Gaur aurkeztu dituzte 2014ko Aste Nagusiko sei kartel finalisten izenak. Marijaiak, Abrazos a la fiesta, Danok gara Aste Nagusia, La puerta de Bilbao eta Danok bat dira horien izenak. Orain herritarren txanda da, uztailaren 2ra arte botoa emateko aukera izango baitute. Bilboko turismo bulegoan edota www.bilbao.net webgunean eta www.facebook.com/bilbaofestak helbidean eman ahalko dute euren iritzia. Hamaika telebistaren webgunearen ere egongo da aukera, ekimenarekin bat egin duelako.