#ANPirata19 - Ze Esateken agur kontzertua
2019-08-13
Ze Esatekek astelehen gauean emandako azken kontzertuarekin ekin diogu astearteko saioari. Orain arte egindako ibilbidea errepasatu dugu taldekideekin kontzertuaren aurretik, eta kontzertua bera ere bertatik bertara jarraitu dugu.
Astearte goizean berriz Piratek antolatutako Kluedo jokoan eta kantu gira herrikoian izan gara, eta munduko hainbat txokotako jaikiez gozatzeko aukera izan dugu Kursaal ondoan. Eguna baina amorruz amaitu dugu, asteburuan izandako bi eraso sexitsta salatzeko elkarretaratzean.