Skip to main content

Azken bideoak: Jaiak

bideoaren irudia
Bilboko aste nagusiko pregoilaria Zorion Egilor eta txupinera Saioa Dominguez izendatu dituzte

2018-07-11

Jai batzorde mistoko kideak aurtengo pregolairia Zorion Egilor aktore mundakarra  izendatu dute,  1977 jai herrikoien aldeko lehehengo pasacallesa bultzatzailetariko bat izan zen, ekimen hau izan zen  bideratu zuena udan lehenengo aste nagusia ospatzera.

Bilboko konpartzek berriz,  Aixebrriko kidea den Saioa Dominguez izendatu dute txupinera moduan, 18 urte daramatza konpartsako kide izaten, Biokimikan doktoratua, minbizia ikertzen lan egiten du.

1977 udan lehehengo aste nagusia ospatu zen  arren, gaur egun ezagutzen dugun aste nagusia ez litzateke berdina izango .  Tintigorri, Bizizaleak, Hontzak, Txomin Barullo, Moskotarrak, Pinpilinpauxa eta Uribarri konpartsa gabe, aurten zazpi konpartsek  40 urte betetzen dute.

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko bozketa herritarra abian da

2018-07-04

Bilboko Udalak aurtengo Aste Nagusiko kartel lehiaketaren finalistak aurkeztu eta herritarren esku utzi du erabakia. Dagoeneko abian da irabazlea aukeratzeko bozketa, uztailaren 6ra arte luzatuko dena eta erabakiaren %66a suposatuko duena. Bi dira botoa emateko dauden bideak, bata Euskal Museora bertatuta goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte, eta internet bidez bestea, Udalaren webgunean.