Skip to main content

Azken bideoak: Aisialdia

bideoa prestatzen
Maia alkateak ofizialki “bertan behera” utzi ditu Aldapako San Fermin-en jaiak

2020-09-16
‘Ez Sanferminen’ izendapena mediatikoki eta era ofizialean erabili ostean, orain Enrique Maia alkateak eskatu du ‘ez jaiak’ izendapenaren erabilera ekiditeko “posibleki ospakizunak antolatzea sustatu dezakeelako”.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak bizikletaren konponketak diruz lagunduko ditu

2020-09-14
Azaldu dute egun “bizikletaren erabile herritarren %2ak baino gutxiago erabiltzen” duela.
bideoa prestatzen
Udalak baztertu egin du Sanferminetan “jende pilaketak" sor ditzakeen "edozein ekimen” antolatzeko aukera

2020-05-28
Maia alkateak Sanferminetako mahaiarekin izandako bileran eskatu du egiten diren ekimenak “izaera pribatukoak” izan daitezela. Kolektiboei eskertu die hiriburuko festak bertan behera uzteko erabakiarekiko emandako “erantzun on eta arduratsua”.
bideoa prestatzen
Amets Jauregizar (Bakioko alkatea): “Protokoloak egiteko oso garrantzitsua da hondartza bakoitza ondo ezagutzea”

2020-05-27
Hondartza denboraldia uztailaren 1ean hasiko da Gipuzkoan. Era berean, herrialdeko hondartzek sorosle zerbitzua bermatuko dute ekainaren 15etik aurrera. Egun horretan bertan, hasiko da hondartzen denboraldi berria Bizkaian. Baina, nolakoa izango da? Hortaz aritu da Amets Jauregizar Bakioko alkatea, esan duenez, garrantzia handia hartuko dute aforoa neurtzeko tresnek eta, hiru ordutik beherako egonaldien aholkuak.
bideoa prestatzen
2. faseak sortzen dituen zalantzak argitzeko Ertzaintzak hainbat irizpide plazaratu ditu

2020-05-25
Deseskaladaren bigarren fasea hastean ohikoak diren zalantzak piztu dira gizartean, egoera argitze aldera, Ertzaintzak hainbat irizpide eman ditu.
bideoa prestatzen
Tabernetan tartea uzten ez dutenei isunak jarriko zaizkiela iragarri dute Bilboko eta Gasteizko alkateek

2020-05-12
Atzo tabernak itxi behar izan zituzten Bilboko erdiguneko Ledesma kalean. Eguerdian jendea pilatu egin zen, eta askok ez zuten utzi bi metroko tartea. Udaltzainak kale horretara joan ziren, eta arauen berri eman zieten tabernariei, baina ez zuten isunik jarri. Orduan, tabernariek terrazak itxi zituzten urruntzeko neurriak betearazteko modurik ez zutela argudiatuta. Bilboko Zapikaleetan ez zen arazorik egon. Pilaketok berriz jazo ezin direla ohartarazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta zigorrak «zalantzarik gabe» ezarriko dituztela esan du.