Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gazteria

bideoa prestatzen
Bi gazte Iruñeko Vergel zubitik eskegi dira Maravillasen alde protesta egiteko

2019-01-16
Bi gazte Arga ibaiaren gaineko Vergel zubitik eskegi ziren atzo arratsaldean, hiru orduz, Maravillas Gaztetxearen proiektuaren, autogestioaren eta feminismoaren aldarri egiteko. Asteburu honetan izango da gaztetxearen aldeko manifestazioa Iruñean, eta aldarrikapenerako ekintzak hainbat herri eta auzotan gauzatu dira.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak gazte emanzipazioa sustatzeko programa martxan jarri du

2019-01-14
Nafarroako Gobernuak urte hasierarekin batera, martxan jarri zuen gaztek etxebizitza eskuratzea sustatzeko EmanZipa programa. Urte hasieratik jada, 80 pertsonak izena eman dute 250 eurorainoko diru-laguntza eskaintzen duen egitasmoan.
bideoa prestatzen
Kijera Gaztetxea desalojo arriskuari aurre egiten.

2019-01-08
Kijera, Donostiako alde zaharreko gaztetxea desaloju arriskuan dago eta bertako kideak erresistentzia txandak egiten dabiltza. Duela 4 hilabete okupatu zuten eraikina eta abenduaren 26an udaltzaingoa sartu zen desalojuaren prozesu administratiboa martxan zela adieraziz. Hainbat ekintza egin dituzte ordutik; urtarrilaren 2an prentsaurrekoa eta urtarrilaren 4ean manifestazioa koloretsua Donostiako kaleetatik. Gaur egun erresistentzia txandak egiten dabiltza gaztetxean.
bideoa prestatzen
Helburu berdinekin baina nostalgiarik gabe, gazte mugimendua molde eta erronka berriak lantzeko asmoz

2018-12-17
2019ko apirilaren 19tik 22ra bitartean, Ernai eta Aitzina antolakundeek bultzatuta, Gazte Topagunea egingo dute Lemoan. Euskal Herriko gazte mugimenduaren sorkuntzaren 40. urteurrenaren harira, bertan militatzen edo militatu duten Iratxe Delgado, Ibon Meñika eta Karlos Renedo elkartu ditugu, ibilbide historiko errepasatzeko baino, aurrera begirako erronkak aztertzeko asmoz.
bideoaren irudia
Ertzak / Bullying-a, burla eraso bihurtzean

2016-09-05

Noiz da burla eta noiz da benetako erasoa? Identifikatzen al dira bullying mota ezberdinak? Modu berean tratatu behar da eraso homofobo bat eta bestelako arrazoiak medio gertatzen dena? Jose Antonio Oñederra psikologian doktorearekin, Aitor Lacasta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailaren arduradunarekin eta Gehituko Xabier Lozanorekin eta Juan Ramon San Sebastiarekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Zein eragin dute tendentziek gazteengan?

2016-06-02

Ohikoa izaten da gazteen artean pertsonaia famatuen joerak jarraitzea. Hedabideek bultzatzen dituzten tendentzietatik at mugituz gero, baztertua sentitzeko arriskua sentitzen dute askok. Baina zer dela eta gertatzen da hori? Honetaz aritu gara hizketan Zubiri-Manteo ikastetxeko gazteekin.