Skip to main content

Azken bideoak: Enpresak

bideoa prestatzen
Seed Capitalek 4,2 milioi euroko inbertsioa egin du 2019an

2020-01-20
Bizkaiko Foru Aldundiaren hazi-kapitaleko sozietateak 53 enpresa lagundu ditu bere funtsen bidez. Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuak eta Oscar Ugarte Seed Capitaleko zuzendariak jakitera eman dute sozietatearen 2019ko balantzea eta inbertsioaren arloko “maximo historikoa” azpimarratu dute.
bideoa prestatzen
Zaldunbordako saltoki handiaren proiektua eten duela iragarri du Hondarribiko Udalak

2019-12-18
Horrek eragin zuzena eduki dezake egitasmoaren etorkizunean. Adibidez, 'Outlet' proiektua alboratzea edota gunea neurriz txikitzea.
bideoa prestatzen
Iñaki Petxarroman: "Kontraesankorra da gehien kutsatzen duten enpresak COP25ean egotea"

2019-12-11
Enpresa handiek COP25a erabili dute aurten 'greenwashing' edo aurpegi garbiketa berdea egiteko. Horren analisia egin du Berriako kazetaria den Iñaki Petxarromanek.
bideoa prestatzen
Hainbat eragilek salatu dute enpresa anitzek "aurpegi garbiketa" egiteko baliatu dutela COP25 goi bilera

2019-12-11
Horrela, gehien kutsatzen duten enpresa multinazional handiek eragiten duten kaltea zuritu nahi izan dute. Hori salatzeko, hainbat ekintza burutu dituzte. Extinction Rebellion ekimenak, adibidez, protestak egin ditu Ifeman bertan.
bideoa prestatzen
FVEMek "ontzat" jo du Bizkaiko metalgintzako akordioa

2019-12-04
Bizkaiko Metaleko Enpresen Federakundeko presidenteak “akordio on bat” sinatu dutela adierazi du sektoreko hitzarmena baloratzeko. Bilbon egindako agerraldian, Jose Luis Lopez Gil-ek hitzarmen berriaren garrantzia azpimarratu du. Horrez gain, ELA akordioaren parte ez izatea gaitzetsi du nahiz eta, bere ustez, hori ez den oztopo bat izango sektorearentzako.
bideoa prestatzen
Kristoffer Tronds ontzia uretaratu du Muruetak

2019-11-26
Alsaker Fjordbruk enpresak eskatutako itsasontziak izokin biziak lantegietara garraiatzeko erabiliko da. 91 metro luze da, 18,6 metro zabal eta 5.000 metro kubiko garraiatzeko gaitasuna du.