Skip to main content

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoa prestatzen
Puy Remirez (ELA sindikatua): "Deslokalizazio hutsa da Agoizko plantaren itxiera"

2020-07-08
Orain astebete jakinarazi zuen Siemens Gamesak Agoizko ekoizpen planta isteko asmoa zuela. Ordutik aurrera erreakzioak hamaika izan dira. Nafarroako eskualde honetako fabrika handienetako bat da haize errotena eta horren itxierak 250 langile ingururen kaleratzea ekarriko luke.
bideoa prestatzen
Azken lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin du CCOO sindikatuak Gasteizen

2020-07-07
Joan den ostiralean zendu zen ekainaren 29an izandako istripuaren ostean ospitaleratutako langilea. Gasteizeko aretxabaleta auzoan jazo zen ezbeharra, langilea kamioi batetik erorita larri zauritu zen. Izobex Construcciones enpresak azpikontratatutako Adania enpresako langilea da biktima eta sindikatuak aditzera eman duenez, istripuaren arrazoiak argitzeke daude oraindik.
bideoa prestatzen
Ikuskizunetako teknikariek alarma egoeran daudela salatzeko protesta antolatu dute

2020-07-02
Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu du Teknikariok sindikatu sortu berriak eta langileek ahaztu ez ditzaten exigitu diote Lakuako gobernuari. Beren egoera jasangaitza dela aldarrikatu dute eta langabeziaren arrisku errealean bizi direla salatu ere.
bideoa prestatzen
Imanol Karrera (LAB): "Zaldibarko istripuak eredu honen porrota islatzen du"

2020-06-26
Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankideak LAB-eko Imanol Karrerarekin solasteko aukera izan du. Bertan, langileariaren egoera eta pandemiak utzitako testuinguru sozioekonomikoa aztertu dugu.
bideoa prestatzen
Imanol Karrera: "Langileek duten kezka nagusia enplegua bermatzea da"

2020-06-26
Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankideak LAB-eko Imanol Karrerarekin solasteko aukera izan du. Bertan, langileariaren egoera eta pandemiak utzitako testuinguru sozioekonomikoa aztertu dugu. Honatx aurrerapena.
bideoa prestatzen
Mitxel Lakuntza: "Onartezina da herri honetan erresidentzien inguruko hausnarketarik edo debaterik ez egotea"

2020-06-25
Elkarrizketaren tartean, ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza izan dugu gurekin, Beñat Zarrabeitia lankidearekin izandako solasaldian "herri honetan gertatzen dena fiskaltasunarekin lotuta" egongo dela nabarmendu du. Honatx aurrerapena.