Skip to main content

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoa prestatzen
Irakasleen ordezkapenak kudeatzeko sistema salatu du Steilas sindikatuak

2019-09-17
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza komunitatean kudeaketa sistemak eragindako kontraesanak eta akatsak gaztigatu dituzte Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Hezkuntza sailaren ardura eza azpimarratu nahi izan dute. Ana Perez, Steilas hezkuntza sindikatuko bozeramailearen hitzetan, eskoletako klaustroak ikasturte hasierarako osatuta egon beharko lirateke. Ordean, badira bete gabeko plazak eta, lehenengo egunetik eginiko ordezkapenak aldarrikatu dituzte.
bideoa prestatzen
ELA sindikatuak Gasteizko epaitegiari eskatu dio Osakidetza Garapen Profesionala ordaintzera behar dezala

2019-09-10
Osakidetzak ez ditu ordaindu oraindik 2011ko Garapen Profesionalaren deialdiari dagozkion diru-sarrerak, ELA sindikatuak salatu duenez. 10.000 langileri eragiten dien auzia da. ELA sindikatuak 2018ko maiatzean irabazi zuen epai batek ordaintzera behartzen du Osakidetza. Epai horrek jasotzen du Osakidetzako langileei soldata-osagarri bat kendu zietela nominatik. Momentu honetan, zorra 130 milioi eurokoa da. Egoera horren aurrean, ELAk epaitegiari eskatu dio Osakidetza behar dezala epaia betetetzera.
bideoa prestatzen
Juan Hernandez Zubizarreta: "Migranteak giza hondakin bihurtzen ditu eliteak"

2019-08-21
Juan Hernandez Zubizarreta Ongi Etorri plataformako kidea da. Migrazio politiken inguruko hitzaldia eman du Hendaiako zineman G7aren aurkako kontragailurraren programaren baitan.
bideoa prestatzen
Osakidetzaren lan estrukturan 3.000 lanpostu falta direla salatu du LAB sindikatuak

2019-07-11
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, 2018ko kontratazio txostenak argi erakusten du egun EAEko osasun zerbitzuak duen 26.000 langileko plantilak ezkutuan dauden beste 3.000 falta direla. Sindikatuak salatu du postu guzti horiek behin behineko kontratuekin eta lan baldintza prekarioekin estaltzen direla, lan estrukturaren baitan egon beharko luketen arren.
bideoa prestatzen
Lan arloko borrokak biderkatu egin dira LABen ekintza sindikaleko txostenaren arabera

2019-07-08
Ikasturte honetako ekintza sindikalen balorazioa egin du LAB sindikatuak. Lan arloko borrokak areagotu egin dira greba presentzia nabarmenarekin, txostenak jaso duenez. Lan Harremanen Kontseiluaren datuen arabera, EAEn 2018an grebak %11 igo ziren eta 2019ko lehen hiru hilabeteetan %19.
bideoa prestatzen
Patronalak etekinak segurtasunaren aurretik jartzen dituela salatu dute Arbizun

2019-07-01
Aurreko astean Arbizun jazotako lan istripu hilgarria Nafarroako bederatzigarrena izan zen. Hego Euskal Herrian jada 27 hildako eragin dituzte lan istripuek urte erdian. Gaurkoan Arbizun gertatutako ez-beharra salatzeko agerraldia egin dute sindikatuek eta lan baldintzen prekarietatea salatu dute.