Skip to main content

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoa prestatzen
ESK sindikatuak U30eko greban parte hartzeko deia egin du Bilbon

2019-12-11
ESK sindikatuak 'performance' bat egin du Bilbon, urtarrilaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko deia egiteko. Bilboko Kale Nagusiko kalea moztu dute.
bideoa prestatzen
Metalaren akordio "eskasa" enpresen eremuan hobetzen saiatuko da ELA

2019-12-03
ELA sindikatuaren aburuz, Bizkaiko Metaleko Hitzarmenean, edukiak aldatu behar dira, gehitu. Edukiei dagokienez, aurrerapenak daudela onartu du sindikatuak. Alabaina, Mikel Bilbaok, ELAko Metaleko arduradunak, hobekuntzak exijitu ditu. Soldata igoerak argitzea eskatu du. Subrogazioaren harira, azpikontratak eskubide gabe uzten dituela nabarmendu du. Negoziazioetan, batasun sindikala giltzarria izan dela iritzi dio sindikatuak. Hala ere, salatu du Lan Harremanen Kontseiluan bilerak egiten zituen bitartean, patronala, gainerako sindikatuekin negoziatzen ari zela.
bideoa prestatzen
Garbiñe Aranburu, LAB: "EAJren aurrekontu proiektuak sumindura sortzen du"

2019-12-02
LAB sindikatuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko aurrekontu proiektuaren inguruan bere iritzia eman du eta, herriaren gehiengoari bizkarra ematen dion proposamena dela azaldu du.
bideoa prestatzen
CCOO, LAB eta UGT sindikatuek aurreakordioa adostu dute patronalarekin

2019-11-27
Bizkaiko metalgintzak aurreakordioa adostu du patronalarekin. LAB, Comisiones Obreras eta UGT sindikatuek Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzaren azken proposamena onartu dute, horrek bertan behera utzi du datozen egunetarako deituta zegoen zortzi egunetako greba.
bideoa prestatzen
Fiskalitate parekidea eta aurrekontu sozialak aldarrikatzeko antzezlana egin du Parlamentu Sozialak

2019-11-22
Fiskalitate parekide tea aurrekontu sozialak aldarrikatzeko antzezlana egin du Parlamentu Sozialak, Iruñeko kaleetan. Gizarte gaiak kudeatzeko bideratzen den diru urria kritikatu dute.
bideoa prestatzen
Zortzi greba egun gehiago egingo dituzte Bizkaiko metalgintzan

2019-11-14
Azken bileran ez ziren inolako aurrerapausurik eman eta sindikatuek azaroan eta abenduan greba egun berriak egingo dituztela iragarri dute. FVEM patronala mugitu ezean mobilizazioekin jarraituko dutela azaldu dute.