Skip to main content

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoa prestatzen
2008tik %48 okertu da pobrezia larrian daudenen egoera, ELAren arabera

2019-10-03
Eusko Jaurlaritzak abuztuan eman zuen argitara 2018ko Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen Inkesta. Bertan azaltzen diren datuen balorazioa egin du ela sindikatuak. Azaldu dutenez, Urkulluren agintaldiak pobrezia handitzea ekarri du.
bideoa prestatzen
Nafarroako Auzitegiak bertan behera utzi du Salinasi ezarritako 21 hilabeteko espetxe zigorra

2019-10-01
Nafarroako Auzitegiak LAB sindikatuaren helegitea neurri batean onartu du eta bertan behera utzi du Imanol Salinas sindikalistaren aurkako 21 hilabeteko espetxe zigorra. Mehatxu arinak egotzita 450 euroko isunarekin zigortu du epaileak Salinas.
bideoa prestatzen
Unai Redin: 'Huerta de Peraltako kideek langile borroka berpiztu dute'

2019-09-30
Unai Redinek zuzendu du 'Hokoke' dokumentala, Huerta de Peraltako langileen garaipena azaltzen duen lana.
bideoa prestatzen
Ehunka pertsona batu ziren larunbatean Imanol Salinas sindikalistari babesa emateko manifestazioan

2019-09-28
LABek deituta, manifestazioa egin zuten larunbatean Iruñean, ‘Borroka sindikala aurrera, Imanol libre eta gurekin’ lelopean. San Giovesa jatetxeko lan gatazkagatik 21 hilabeteko espetxera zigortu zuten Imanol Salinas, eta helegitea epaiaren zain gelditu ostean edozein unetan berretsi dezakete erabakia.
bideoa prestatzen
Sindikalisten aurkako jazarpena salatu du LABek

2019-09-23
Imanol Salinas sindikalista nafarrak jasotako 21 hilabetetako espetxe zigorra salatu eta LABek jasandako jazarpen judiziala salatzeko agerraldia egin du abertzaleen sindikatuak Donostian, auzitegiaren aurrean.
bideoa prestatzen
LABeko 8 kide parlamentuan kateatu dira "ekintza sindikalaren kriminalizazioa" salatzeko

2019-09-17
Protestaren aburua Imanol Salinas LAB sindikatuko kidearen aurkako espetxe zigor eskaera da. Salinasek La Sangiovesa jatetxearen parean manifestatu, barnera sartu, pegatinak jarri eta kartelen laguntzaz protesta egiteagatik 21 hilabetetako espetxealdiaren mehatxu da.