Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Langabezia

bideoa prestatzen
Azaroan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian

2019-12-03
Azaroan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian. Hala jakinarazi du Espainiako Gobernu Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministerioak ateratako txostenak. 1006 langabe gutxiago daude zehazki, eta Gizarte Segurantzan ia 1500 afiliatu gehiagok eman dute izena. Hiru lurraldeetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egin du behera, Nafarroan, ordea, gora egin du. Zifra absloutuei erreparatuz, 146.193 dira azaroan langabezian zeuden Hego Euskal Herritarrak. Urte bat atzera, 8.321 langabe gehiago zeuden, beraz %5,4-ko jaitsiera eman da. Hain zuzen ere, 2017tik 2018ra horrela gertatu zen ere. Lan Ministerioak jakinarazi duenez, sektore guztietan eman da jaitsiera, eta hirugarren sektorea izan da, zerbitzuen sektorea alegia, beherakadarik nabarmenena pairatu duena, 611 langabe gutxiagorekin. Azpimarratzekoa, era berean, Industrian 236 langabe gutxiago daudela.
bideoa prestatzen
Langabeziaren testuinguru ekonomikoa

2019-11-08
Langabeziak gora egin du urrian Euskal Herrian. Hilabete bakar bateko datuei erreparatu beharrean datu hauen testuinguru orokorrago bat aztertzen saiatu gara Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailearekin eta Joseba Barandiaran ekonomilariarekin.
bideoa prestatzen
Langabeziak gora egin du EAEn

2019-10-24
5.600 langabe gehiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhilekoan Euskal Autonomi Erkidegoan. Bizkaian eta Araban langabezia gora egun du. Gipuzkoan, ordea, jaiztea lortu dute.
bideoa prestatzen
Iñaki Zabaleta (ELA): 'Europako eskualdeekin alderatuta ez gaude batere ongi'

2019-10-24
Langabeziak gora egin du Nafarroan azkeneko hiruhilekoan. Biztanleria Aktiboaren Inkestak adierazi duenez %7,57 egin du gora langabe kopuruak, 1.800 pertsona gelditu baitira enplegurik gabe azkeneko hilabeteetan
bideoa prestatzen
Langabeziak gora egin du Nafarroan azkeneko hiruhilekoan

2019-10-24
Langabeziak gora egin du Nafarroan azkeneko hiruhilekoan. Biztanleria Aktiboaren Inkestak adierazi duenez %7,57 egin du gora langabe kopuruak, 1.800 pertsona gelditu baitira enplegurik gabe azkeneko hilabeteetan.
bideoa prestatzen
3.090 langabe gutxiago daude hilabete honetan Hego Euskal Herrian

2019-10-02
Iraileko langabezia datuak plazaratu dituzte. 3.090 langabe gutxiago zenbatu dituzte hilabete honetan Hego Euskal Herrian. Egun, 144.071 langabe dira guztira. Estatuan, berriz, zerbitzuen sektoreak daukan garrantzia kontuan hartuta, langabeziak % 0,45 egin du gora, abuztuan baino 13.907 langabe gehiago zenbatu baitituzte. Hori kontuan hartuta, Guztira, 3.079.711 pertsona daude lanik gabe.