Skip to main content

Azken bideoak: Manifestazioak

bideoa prestatzen
Pentsiodunek mobilizazioak egin dute 97. astez jarraian

2019-11-18
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak burutu ostean, astelehenero legez pentsiodunen plataformek elkarretaratzeak egin dituzte, Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udaletxeen aurrean.
bideoa prestatzen
Bizkaiko metalgintzako langileek "aurrerapauso errealak" finkatzeko eskatu diote patronalari

2019-11-06
Barakaldoko BECen elkarretaratzea egin dute langileek protestekin jarraituz, hitzarmenean hobekuntzak eskatzeko. Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak Industriaren Eguna ospatu du gaur BECen. Sindikatuek adierazi dutenez, hedatu nahi duten irudi idilikoa agerian utzi nahi izan du horrela patronalak.
bideoa prestatzen
Erresidentzietako langileek lortutako akordioa finantzatzeko eskatu diote berriz Foru Aldundiari

2019-07-12
Erresidentzietako langileek patronalarekin lortutako akordioa finantzatzeko eskatu diote berriz ere Gipuzkoako Foru aldundiari. Donostiako kaleetan barrena manifestazioa egin ondoren Aldundiak Gipuzkoa Plazan duen egoitza nagusiaren atarian bildu dira langileak. 26 greba egun bete dituzte dagoeneko, eta guztira 88 egiteko asmoa dute. Arduragabekeriaz jardutea leporatu diote langileek Markel Olanoren Foru Gobernuari. ELAk gogorarazi dute 30 hilabete igaro direla dagoeneko negoziazio mahai hori martxan jarri zenetik, baina ordutik ona ez dela ezer aldatu zihurtatu dute sindikatuaren ordezkariek.
bideoa prestatzen
Tubacex enpresako langilearen heriotza salatu dute Laudion

2019-07-05
Tubacex enpresan atzo izandako heriotza salatu dute goizean Laudion . Enpresako lan batzordeak deituta, lantegiaren aurrean egin dute elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute ondoren herriko plazaraino. Langileek salatu dute prekarietatearen ondorioz hil dela gaztea, eta enpresako zuzendaritzari egotzi diote heriotzaren erantzukizuna. 25 urteko gaztea praktiketan ari zela hil zen Tubacex fabrikan. Ikasketa duala egiten ari zen, hau da, aldi berean uztartzen ari zen lana eta lanbide heziketa. Iturri sindikalaren arabera, bi urte zaraman enpresan mantentze lanetan eta lanean ari zela makina baten pieza bat erori zitzaion gainera. ELAk gogoratu du aurten dagoeneko 26 pertsona hil direla lanean Hego Euskal Herrian, horietatik hiru Araban. Bestalde, LABek salatu du beharginak ezin zuela bakarrik jardun ez zuelako behar beste esperientziarik postu horretan bakarrik lan egiteko, horregatik sindikatuak neurri eraginkorragoak eskatu ditu. Horrez gain, Ernaik ohar bidez salatu du prekarietatearen ondorioz heriotzek ez dutela etenik eskualdean. Gogora ekarri dute iaz Orozkon bi langile hil zirela eta beste behargin bat duela bi urte. Azpimarratu dute Tubacex enpresan 10 urtean lau langile hil direla dagoeneko.
bideoa prestatzen
Greba eguna izan dute gaur Gipuzkoako papergintza eta grafikagintza sektoreetan

2019-07-03
Tolosan egindako manifestazioan sindikatuek azaldu dutenez, grebaren jarrapena %80 ingurukoa izan da gaur. Ehunka langilek bat egin dute manifestazioarekin, eta langileek salatu dutenez, patronala izan zen grebei ekin aurretik egindako azken bilerak negoziazio mahaitik alde egni zuena. Orduz gerozti, ez du berriz negoziatzeko borondaterik erakutsi, salatu dutenez.
bideoa prestatzen
"Ez da nahikoa mitinetan beren asmoak azaltzea, ekintza da garrantzitsuena"

2019-05-13
17.000 pentsionista irten ziren kalera asteburuan, pentsionisten esanetan. Maritxu Serrano ONEKA pentsionisten elkarteko kidearekin hitz egin dugu orain arteko ibilbidea baloratzeko. "Indarra daukagu alderdi politikoei eta gobernuei presio egiteko". Espainiako Estatuko mobilizazioekin alderatuta, herritarrak kalera irteteko gaitasuna dutela azpimarratu dute. Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari "ekintzetara" pasatzeko deia egin diete.