Skip to main content

Azken bideoak: Langileak

bideoa prestatzen
Saioa Urriza (ELA): "Enpresak soldata txikienen eta handienen arteko arrakala handitzea nahi zuen"

2019-12-12
SEDENA enpresak eta sindikatuek akordioa erdietsi dute eta gaurko iragarria zegoen mobilizazioa eta hiru egunetako lan uztea bertan behera uztea erabaki dute laginleek.
bideoa prestatzen
Progresiboki ezarriko du Frantziako gobernuak erretreten erreforma

2019-12-11
Edouard Philippek erregimen bereziko pentsioak ezabatuko dituen eta erretiroa 64 urteetan ezarriko duen erreforma aurkeztu du gaurkoan. Gaurkoan lehen ministroak “sistema unibertsalaren aroa” hasten dela azpimarratu du.
bideoa prestatzen
Xabier Ugartemendia: "Patronala lan erreformak emandako opari guztiak erabiltzen ari da langileak kaleratzeko"

2019-12-04
LAB Sindikatuko Xabier Ugartemendiak lan erreformak gerora eduki duen eragina aztertu du. Sindikatuarentzat, eskandalu bat da bajan egoteagatik langileak kaleratzea.
bideoa prestatzen
Soldata arrakala gainditzeko eskatu dute EHUko azpikontratatuko garbitzaileek

2019-11-28
Euskal Herriko Unibertsitateko azpikontratatutako garbitzaileek greba eguna egin dute gaur. Ikasturtea hasi zenetik beraien egoera salatzen ari dira. Izan ere, bost urte daramatzate lan-hitzarmen baten aldeko borrokan eta egoera blokeatuta jarraitzen duela adierazi dute.
bideoa prestatzen
LABek Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileen egoera salatu du Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean

2019-11-28
Protesta deigarria egin du gaur LAB sindikatuak Donostiako Gipuzkoa plazan, herrialdeko Zahar Etxeetako langileen egoera salatzeko. Gerritik gora biluztuta, maskara zuriekin eta ileorde moreak jantzita, hitzarmenik gabe biluzik sentitzen direla azaldu nahi dute.
bideoa prestatzen
Aurreakordiorako oinarria finkatu dute Bizkaiko metalgintzan

2019-11-27
LAB, Comisiones Obreras eta UGT sindikatuek akordiorako oinarri bat adostu dute patronalarekin, ELA sindikatuaren faltan. Azken honen iritziz, eduki gehiagoren inguruko adostasuna falta da.