Skip to main content

Azken bideoak: Langileak

bideoaren irudia
Aiala Elorrieta: "TTIP hitzarmenaren atzean AEBen helburu geopolitikoak daude"

2015-03-06

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Aiala Elorrieta Manu Robles-Arangiz fundazioko kidea izan dugu. Europa eta Ameriketako Estatu Batuen artean negoziatzen ari diren TTIP merkataritza hitzarmenaz aritu gara. Merkataritzari oztopo egiten dioten neurriak kentzea da sustatzaileen artean helburua, baina eragile askok diote herritarrak babesteko neurriak direla benetan kenduko direnak, helburu geopolitikoen mesedetan.

bideoaren irudia
Langile izateak kultura portaera, pentsakera eta aldarrikapen batzuetara eramaten zaitu

2015-01-23

Langileen mugimenduen sorreraz eta bilakaeraz aritu gara Ertzak saioan. Gaur egun langileek ditugun eskubideak noiz hasi ziren gauzatzen? Noiz sortu zen Euskal Herrian langileen kontzientzia eta nola garatu zen? Rosa Luxemburgoren figura ere aztertu dugu.

bideoaren irudia
Ioseba Villarreal: "Elkarrizketa sozialeko mahaiaren xedea UGT, CCOO eta patronalak finantzatzea da"

2014-11-14

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Ioseba Villarreal izan dugu, ELA sindikatuko negoziazio kolektiboko arduraduna. Azaroaren bukaeran Juan Maria Aburtok deituko duen elkarrizketa sozialaren mahaiaren inguruan aritu gara berarekin. ELA ez da, berriz ere, mahaian eseriko. Zergatik?

bideoaren irudia
Epaileak Egunkariaren auzi ekonomikoa artxibatu du ustezko delituak preskribatuta daudelako

2014-06-04

Epaileak Egunkariaren Auzi Ekonomikoa artxibatu du. Hartutako erabakiaren kontrako helegitea edo apelazioa aurkezteko bost eguneko epea du orain Fiskaltzak. Diru-laguntza publikoen iruzurra eta diru kontuak faltsutzea egotzi zien akusazioak.

bideoaren irudia
Gabixola garraiolariak 23 egun daramatza gose greban

2014-05-23

Jose Mari Lejardi Gabixola garraiolariak lan-merkatuko prekarietatearen kontra gose greba egitea erabaki zuen, bere aldarrikapen propioetaz haratago, gizartean orokorrean kontzientzia pizteko. 23 egun daramatza gose greban.

bideoaren irudia
Aitor Bengoetxea: "Enplegu hobekuntza emateko eredu aldaketa behar da"

2014-04-30

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean Aitor Bengoetxea, EHUko Lan Zuzenbideko irakaslea izan dugu. Langileen Nazioarteko Egunaren atarian, egungo krisi ekonomikoaz hausnartu dugu berarekin. Lan erreforma, pentsio sistema edota autoenplegua izan ditugu izpide besteak beste.