Gurean Gaur saioaren elkarrizketaren atalean, pentsioen erreformak pentsiodunengan izango duen eragina aztertu dugu Xabier Isasa Pentsionistak Martxan plataformako kidearekin. Azaldu digunez, pentsioak ez badira errebalorizatzen KPIaren arabera, Hego Euskal Herriko pentsiodunek, 660 euro galduko dituzte 2014-2019 urte artean.