Skip to main content

Azken bideoak: Langileak

bideoa prestatzen
Anbulantzietako langileek zerbitzuaren publifikazioa eskatu dute

2020-07-03
AB sindikatuak deitutako mobilizazioan nabarmendu dute, Covid19aren pandemiak agerian jarri duela funtsezko osasun zerbitzuen garrantzia. Hala ere, salatu dute zerbitzu honetako langileak ere “lehen lerroan” egoten direla eta “askotan bitartekorik gabe” lan egin dutela.Gehitu dute “sektore publikoaren prekarizazio orokorraren eta suntsipen sistematikoaren” adibide bat dela, “negozio pribatuaren eta lan-esplotazioaren alde”. Eusko Jaurlaritzari exijitu diote sektorean “azpikontratazioarekin amaitu dezala, anbulantzien zerbitzua publiko egin dezala”. Bestela, esan dute “enpresa erabakien zoriaren mende” gelditzen direla.
bideoa prestatzen
Siemens Gamesako langileek greba jardunaldia eta manifestazioa egingo dituzte

2020-07-02
Agoizko plantako Enpresa komiteko kideek agerraldia egin dute gaurkoan eta langileen iritzia plazaratu dute.
bideoa prestatzen
Elkarretaratzea egin dute Osakidetzako langileek Jaurlaritzaren murrizketak salatzeko

2020-06-26
Satse, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta protesta egin dute langileek “kalitatezko eta eskubidedun osasun publikoa” aldarrikatzeko. Osasun krisian bizi izandako egoera salatu dute eta Lakuari bere politikak alda ditzala exigitu diote.
bideoa prestatzen
Bilboko SOS Alde Zaharrak auzoko komertzio txikiak babesteko dinamika abiatu du

2020-06-16
Herri eta auzoetako komertzio txikiak izan dira Koronabirusak eragin duen krisialdi ekonomikoa gehien pairatu dutenak. Orain inoiz baino gehiago herritarren babesa behar dutela azaldu digute bertako komertzianteek eta SOS Alde Zaharra taldeko partaideek.
bideoa prestatzen
Edurne Larrañaga (Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta): “Sistema da gaixorik dagoena”

2020-06-15
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19rako mobilizazioak deitu ditu, «Publikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza!» lelopean. Mobilizazio hauek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dira. Baita, herri batzuetan ere, arratsaldez. Lau hilabete igaro dira lan, pentsio eta bizitza duinaren alde greba egin zenetik. Edurne Larrañaga Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako kidearen esanetan, urtarrilaren 30eko aldarrikapenetan berrestea ekarri du covid19ak.
bideoa prestatzen
Eskubide Sozialen kartak “zerbitzu publikoak zaindu” eta “zerga politika birplanteatzeko” eskatu du

2020-06-10
Horregatik Hego Euskal Herriko hiriburuetan agerraldiak egingo dituzte hilaren 19an. Iruñean goizeko agerraldia autobus geltokian izango da 11.30tan eta arratsaldean bizikleta martxa bi lotuko dituzte, Arrotxapeatik eta Mendilorritik aterako direnak.