Skip to main content

Azken bideoak: Langileak

bideoa prestatzen
Bost langiletik bat Lan Erregulazio Espediente baten eraginpean dago Hego Euskal Herrian

2020-04-21
Guztira 32.236 espediente aurkeztu dira, eta dagoeneko232.000 langile baino gehiago dira egoera horretan daudenak. Datuak alderatzen hasita, 2008an hasitako krisiaren urterik okerrenean ere ez ziren, urte osoan, horrenbeste espediente erregistratu. Jaurlaritzak eta Foru Gobernuak publiko egindako datuen arabera, Bizkaian eman diren espediente gehien. Hego Euskal Herrian aurkeztutakoen herena bertakoa da. 13.110, guztira. Gipuzkoan 8.842 dira, 6.595 Nafarroan, eta 3.689 berriz Araban.
bideoa prestatzen
Hilabete bat geldi egon ostean hasi da antxoa kanpaina

2020-04-21
Itsasora atera dira Gipuzkoako 36 itsasontzi eta Bizkaiko bederatzi. Konfinamendua medio geldi egon ostean, orain, moldatu egin behar izan dute lanerako era. Antxoa harrapatzeko langile kopuru minimo bat behar da eta kodrafietik azaldu dutenez ez da erraza gutxieneko tartea zaintzeko protokoloa betetzea. Arlo ekonomikoari dagokionez, arrain fabrikekin adostu dituzte moldaketak. Ontzi batek egunean arrantzatu dezakeen zenbatekoa murriztea erabaki dute Kantauri isurialdeko kofradiek. Honekin, prezioak mantentzea izango dute xede.
bideoa prestatzen
Zerbitzuen sektorea da koronabirusak eragindako krisia gehien sufritzen ari dena

2020-04-20
Zerbitzuen sektorea da Nafarroan aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragin handiena jasan duena. ERTEen %84ak sektore honi dagokio eta espedienteek eragindako langileen %55ak zerbitzuen arloan lan egiten du
bideoa prestatzen
Aiora Ganuza (Dendaria): "Iluna da Alde Zaharreko egoera, eta gero eta ilunago ikusten dugu gure ekonomia"

2020-04-20
Nafarroan aurkeztutako lan erregulazio espedienteen %95a enpresa txikienek eskatu dituzte. Hauen artean daude merkatari txikiak, eta horietako batekin hitz egin dugu beren egoera lehen eskutik jasotzeko
bideoa prestatzen
ABATen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomoen %1k jasoko ditu Jaurlaritzaren diru-laguntzak

2020-04-17
Ostegunean 10.000 autononomotik gora izan ziren Jaurlaritzaren diru-laguntzak eskatzen aritu zirenak. Odei Gonzalez ABAT Autonomoen Elkarteko idazkariak Jaurlaritzaren laguntza “oso eskasa” dela adierazi du, eta autonomoen egoera geroz eta latzagoa dela. Gainera, agintariek bestelako neurriak hartu beharko lituzketela ere esan du.
bideoa prestatzen
Jaurlaritzaren diru-laguntzak “eskasak” direla salatu dute autonomoek

2020-04-16
Gaur gauerdian ireki da autonomoek diru-laguntzak eskatzeko epea; minutu gutxira, ordea, Lanbideren webguneak gainezka egin du. Autonomoek Jaurlaritzaren kudeaketa salatu dute eta, horrez gain, emandako laguntza oso urria dela esan dute, datuen arabera, EAEko 30 autonomotatik bakarrak eskuratuko baitu laguntza hori.