Bi langile hil dira 24 orduan Euskal Herrian
2020-04-16
Behargin bat hil da goizeko zazpiak aldera Arrigorriagako Txako industrialdean. Antza denez, eskailera batetik erorita zendu da. Halere, Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea gertatutakoeran inguruko txosten bat egiten ari da. Alta bada, 24 orduan Euskal Herrian izandako bigarren lan istripua izan da Arrigorriagakoa. Izan ere, atzo, hilak 15, garraiolari bat hil zen Pasaiako portuan.