Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Artea

bideoa prestatzen
Gabonak Artek, egitarau kultural, ludiko-hezitzaileak eta esperientzia artistikoak proposatuko ditu

2019-11-28
Gabonak Artek, Gabonetan egitarau kultural, ludiko-hezitzaileak eta esperientzia artistikoak proposatuko ditu haur eta familientzat Bilboko Alhondiga-Azkuna zentroan. Aurtengoan abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitarte gozatu ahal izango dute gazteenek sorkuntza garaikideaz.
bideoa prestatzen
Babcock Willcox enpresaren aztarnen berrinterpretazio artistikoa egin du Alberto Salcedok

2019-11-21
Alberto Salcedo artistaren eskulturak biltzen ditu 'Azken alabak' erakusketak. Ikerketa sakonaren ondoren, Babcock Willcox ezkerraldeko enpresaren aztarnetatik moldeak atera eta eskultura multzoa egin zuen artistak. Bilboko Euskal Museoan egongo dira obrak ikusgai urtarrilaren 3ra arte.
bideoa prestatzen
Ostirala arte bisitatu daiteke 948 Merkatua, arte disziplina anitz eskaintzen dituen azoka

2019-11-20
Hirugarren ediziorako plana moldatu eta aldaketak eskainiko dituzte hitzordua erakargarriagoa, irekiagoa eta abegikorragoa izan dadin ikus-entzule eta zaleentzat. 948 ART ekimenak, esaterako, Iruñeko hainbat gunetan erakustaldi artistikoak eskainiko ditu. Sorkuntza hibridoaren eta diziplinarteko edukien aldeko apustua egin dute antolatzaileek aurtengoan.
bideoa prestatzen
Adolfo Martín "Arri" artistaren erakusketa antolatu du Oroituz elkarteak

2019-10-31
Azaro osoan zehar, abenduaren 1era arte, ikusgai egongo da Portugaleteko Salazar dorrean. Bermeon jaio bazen ere, ezkerraldeko herri honekiko lotura estua du Arrik, bertakoak ziren bere gurasoak eta bertan bizi izan da luzaroan. Orain, bere obra asko bildu ditu Oroituz elkarte memorialistak, Frankismoak isilarazitako artisten erakusketen zikloaren baitan.
bideoa prestatzen
Murias artegilearen ‘Errealismoa, kubismoa, espresionismoa’ erakusketa mustu dute Kondestablen

2019-10-31
Isidro Lopez Murias artegilearen ‘Errealismoa, kubismoa, espresionismoa’ erakusketa mustu dute Kondestable jauregian. Muriasek, laurogei urterekin, bere printzipioei eutsiz, bere lan-ibilbidean gako izan diren hiru estiloak jorratzen ditu erakusketan. Hiru estilo piktoriko, gaur eskaini berri den erakusketari izena ematen diotenak.
bideoa prestatzen
Artea, expolioari aurre egiteko

2019-10-11
Proiektuan parte hartu duten artistei esker ona adierazi nahi izan die Iñaki Soto zuzendariak. ArteaGara ekintzaren bitartez, hainbat belaunalditako eta estilo ezberdinetako zortzi euskal sortzaileren lanak saltzen dira. Espresuki ekimenerako egindako artelan originalak eman dituzte artistek, eta serigrafia teknikan erreproduzitu dituzte. Jose Antonio Sistiaga, Jose Luis Zumeta, Irantzu Lekue, Jesus Mari Lazkano, Koldobika Jauregi, Juan Gorriti, Gonzalo Etxebarria eta Dora Salazar dira parte hartu duten artistak.