Skip to main content

Azken bideoak: Artea

bideoa prestatzen
Koronabirusaren aroko hirien ilustrazioak

2020-04-25
Gonbite berezia jaso dute mundu zabaleko hainbat artistek "New Yorker" aldizkariaren bidetik: bizitoki duten hiria marraztuz berrogeialdiko irudia islatzea. Izan ere, lurralde eta urbe handi batetik bestera aldea dago. Urrunera joan gabe, Euskal Herriaren adibide dugu. Hegoaldean, ezinbesteko jarduera eta mugikortasuna dago baimenduta soilik. Ipar Euskal Herrian, tarte batez ateratzeko baimena badute ariketa fisikoa egin ahal izateko.
bideoa prestatzen
Jainkoa emakumezkoa da eta beltza

2020-04-25
Harmonia Rosalesek, afrokubatarra jatorriz, 34 urte ditu. Emakume beltzak egungo jendartean jokatzen duen rola aztertzen du, kezkaz, bere obretan. Historiaren ibilbidea gogotik aztertu du, eta etenik gabeko ikasketa prozesua eta gizartea eraldatzeko nahia nabarmentzen dira Rosalesen ekoizpenean. "Jainkoa emakumezkoa da" adierazi izan da hainbatetan aldarrikapen gisa, baina Rosaselentzat emakumezkoa izateaz gain beltza ere bada.
bideoa prestatzen
Jose Luis Zumeta margolaria hil da 81 urterekin

2020-04-23
Jose Luis Zumeta margolaria hil da. NAIZ-ek zabaldutako informazioaren arabera, bere alabak aurkitu du hilik 81 urteko margolaria, Donostiako Gros auzoan zuen etxebizitzan.
bideoa prestatzen
Artearen historiako liburuetatik ezabatutako emakumeak

2020-04-20
Izan dira modeloak eta musak. Adibide nbarmenak baino ez dira, baina oso gutxi zintzilik dauden mihiseak sinatzen dituenak.
bideoa prestatzen
Selfiak ez dira gauza berriak artearen historian

2020-04-07
Aintzinako kolekzioetan ere ageri dira egungo 'selfie'ezagunak. Artista ugarik betikotu dute euren burua artelanetan.
bideoa prestatzen
1958an, gaurko egunez jaio zen Francesca Woodman

2020-04-03
Francesca Woodman argazkilaria 1958ko apirilaren 3an jaio zen. Woodmanentzat artea ez zen soilik bizitzeko modu bat, modu ezberdin batean pentsatzeko eta errealitatea ikusteko aukera bat baizik.