Artea, expolioari aurre egiteko
2019-10-11
Proiektuan parte hartu duten artistei esker ona adierazi nahi izan die Iñaki Soto zuzendariak. ArteaGara ekintzaren bitartez, hainbat belaunalditako eta estilo ezberdinetako zortzi euskal sortzaileren lanak saltzen dira. Espresuki ekimenerako egindako artelan originalak eman dituzte artistek, eta serigrafia teknikan erreproduzitu dituzte. Jose Antonio Sistiaga, Jose Luis Zumeta, Irantzu Lekue, Jesus Mari Lazkano, Koldobika Jauregi, Juan Gorriti, Gonzalo Etxebarria eta Dora Salazar dira parte hartu duten artistak.