Skip to main content

Azken bideoak: Artea

bideoa prestatzen
Komisario Berriak izeneko egitasmoari ekingo diote Azkuna Zentroan, profesional berriak trebatzeko

2019-09-18
Bihar hasiko da edizio berria. Komisariotza-praktika euskal ingurunean geratzeko helburua dauka eta, alor horretan, profesional berriak sendotzekoa. Arreta berezia jarriko zaie komisarioaren eginkizunen dimentsio historikoari eta narratiboari.
bideoa prestatzen
"Gerra Zibila Gipuzkoan: Erresistentzia eta Duintasuna" erakusketa aurkeztu dute

2019-09-10
‘Gerra Zibila Gipuzkoan: Erresistentzia eta Duintasuna’ erakusketa aurkeztu dute Koldo Mitxelena Kulturunean. Erakusketan gerra hartan parte hartu zuten 12.000 gipuzkoarren izenekin osatutako horma bat dago. Irailaren 12tik abenduaren 28ra egongo da ikusgai. Hiru hilabete horietan memoriari buruzko tailerrak egingo dituzte, azaldu dutenez, “memoria partekatzeko eta horren inguruko hausnarketa egiteko” helburuarekin. Jarduera hauek zortzi eta hamabi pertsona inguruko taldeen bidez landuko dituzte, hilabetean behin, ostiral arratsalde eta larunbat goizetan. Horrez gain, sei lagunen lekukotzak jasotzen dituen ikus-entzunezko bat ere ekoiztu dute, eta erakusketan bertan egongo da ikusgai.
bideoa prestatzen
'Post homo sapiens' gaiari helduko dio Getxophotok 13. edizioan

2019-07-09
Getxophoto nazioarteko irudi jaialdiaren 13. edizioa irailaren 4tik 29ra izango da. Aurtengo haria 'Post homo sapiens. Etorkizuna programatu' izango da. Bestalde, hirugarren eta azken urtez, Monica Allende izango da programazio artistikoaren arduraduna.
bideoa prestatzen
Asvinenea: 15 urtez zirkoaren magia sortzen

2019-07-09
Asvineneak 20 urte daramatza Adunako herrian zirkoari lotutako arteari espazioa eskaintzen. Topaketa batzuk antolatu dituzte abuztuaren 20tik 24ra, Europa eta Euskal Herriko 15 irakasle onenetarikoak egongo dira bertan. Xehetasun gehiago eman dizkigute Irati Gonzalez eta Garazi Pascual Asvineneako kideek.
bideoa prestatzen
Uztailaren 7a, San Fermin eguna, aldarria, ilusioa eta... festa!

2019-07-07
Festen bigarren eguneko kronikarekin batera, bezperako arratsaldean Herri Sanferminak bisitatu genituen. Gaurkoa aldarrirako eguna bihurtu da jada iruindarrentzako eta prozesioan denetik egon da. Jai giroak ez du etenik Iruñean! Ahotsa.info-ko lankideek zezenketen inguruko kale-inkesta egin zuten festak hasi aurretik.
bideoa prestatzen
Mugak egitasmoaren bigarren edizioak Ulm-eko eskola izango du ardatz

2019-07-03
Mugak, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioak, Ulm eskola izango du ardatz. Aurreko edizioaren arrakastaren ondoren, Mugak egitasmoaren bigarren edizioaren helburua da Europa mailako arkitekturaren alorreko erreferente eta EAEko kultur ekimen garrantzitsuenetako bat bihurtzea, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren esanetan. Aurtengo erakusketa bi egoitza nagusitan ikusi ahal izango da: Euskadiko Arkitektura Institutuan eta San Telmo Museoan. Bertan, Ulm-eko Eskolak gaur egungo industria-diseinuan izan duen eragina ikusteko aukera izango da hainbat piezaren bitartez, sailburuak azaldu duenez. Urriaren 10etik abenduaren 12ra arte ehun jarduera baino gehiago antolatu dituzte; gehienak Donostian izango dira baina aurtengo edizioan Bilbon eta Gasteizen ere hainbat ekintza egingo dituztela azaldu dute antolatzaileek. Urriaren 21etik 27ra izango da Bienalaren aste garrantzitsuena, eta ekintza gehienak aste horretarako antolatuko dituzte. Oraindik, ordea, ez dute programazioa guztiz itxi, eta antolatzaileek herritarrei beren kolaborazioak bidaltzeko deia egin diete.