Skip to main content

Azken bideoak: Artea

bideoa prestatzen
Belaunaldien arteko sormen topaketak antolatu dituzte EHUk eta IMQk

2019-03-29
EHUko arte ederretako ikasleek eta IMQ Igurco Unbe zentroko adineko egoiliarrek bat egin dute bi erakundeek bultzatutako proiektuaren baitan. Horren bidez, belaunaldien arteko sormen topaketak antolatzen ari dira zentro soziosanitarioan zein Leioako Arte Ederren fakultatean. Egoiliarren bizi kalitatea hobetzen du arteak eta ikasleek euren gaitasunak garatzen dituzte topaketetan.
bideoa prestatzen
Bilbao Art District-ek arteak zabaltzen dituen baloreak nabarmendu nahi ditu

2019-03-26
Maiatzaren 2tik 12ra ospatuko den Bilbao Art District ekimenak artearen inguruan sortzen diren baloreak indartuko ditu Bizkaiko hiriburuan. Balio sozial eta kulturalaz aparte, ekonomian ere jarri nahi izan dute fokua antolatzaileek. Besteak beste, komisarioen eta artisten arteko bilerask, erakusketak eta bisita gidatuak antolatu dituzte.
bideoa prestatzen
“Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa” erakusketa jarri du martxan Azkuna Zentroak

2019-03-14
Antonin Artauderen esaldiak bi diziplinen arteko sinbiosia irudikatzen du. Esaldi horrek lotzen ditu, hain zuzen ere, erakusketan parte hartzen duten hamahiru artistak, artean edo literaturan sortu baitituzte barrutik bi diziplinak nahasirik naturaltasunez tratatzen dituzten lanak. Kritikatu egiten dute mugatutako bi alor gisa ikustea. Marrazki, bideo, instalazio edo argazkiek osatzen dute erakusketa, artista internazionalei tokia emanez. Ivan de la Nuez komisarioaren 25 urteko ikerketaren ondorioa da eta azaldu du egunerokotasunaren ikuspuntutik kultura garaikidea gozatzeko aukera dela. Artistak ere izan dira aurkezpenean protagonista, euskaldunak tartean. Iraileraino egongo da bisitatzeko aukera.
bideoa prestatzen
Iruñeko udalak 30.000 euro banatuko ditu arte sormena sustatzeko

2019-02-27
Iruñeko Udalak sormen artistikoko proiektuen hirugarren lehiaketa deitu du eta 3.000 euroko ordainsaria duten 10 sari banatuko ditu. Gaurtik eta Martxoaren bira bitarte iaz saria jaso zuten zenbait proiektuz osatutako lau emanaldi eskainiko dira Condestable jauregian.
bideoa prestatzen
Maite Gurrutxagaren "Txori bat leihoan" erakusketa Donostiako Tabakaleran ikusgai

2019-02-21
Maite Gurrutxaga ilustratzaile amezketarraren “Txori bat leihoan” erakusketa ikusgai dago, apirilaren 22a bitartean, Donostiako Tabakaleran. Katapulta plataformak antolaturiko erakusketa, Kutxa Kulturrren kolaborazioarekin. Euskal Herriko unibertsitatean ikasi eta Bartzelonara Joan ostean, eskarmentu handia pilatu du Gurrutxagak. Horiek hórrela, azken 10 urteetan, liburu, komiki, kartel, poster, aldizkari eta diskoetarako hainbat ilustrazio sortu ditu. 2014an, “Habiak” komikiarekin, Euskadi Saria jaso zuen. “Txori bat leihoan”, denbora guztie honetan egindako ilustrazioen bilduma da. Horien bereizgarritasun nagusia, eskuz egindakoak direla. Izan ere, hori baita, Maite Gurrutxagaren sortzeko modua.