Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
MUSIKA ZUZENEAN TB #83: Aitor Etxebarria + Andoni Garcia Matxain + Albisteak

2019-10-31
Saioko lehen erreportajean Aitor Etxebarria musikari eta sortzailearen unibertsoan barneratuko gara. Labetik atera duen disko berria besapean elkartu gara berarekin bilboko Lumiére filmoteka dotorean. Hitz bitan atalean Andoni Garcia Matxain gitarra jotzailea izan da gure gonbidatua. Bere gustuko disko, areto edota musikarien berri eman digu laburrean. Saioa borobiltzeko musika albisteak izango ditugu.
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #82: Amorante + Abereh + Albisteak

2019-10-24
Lehen erreportajean Amorante musikaria ezagutuko dugu eta horretarako Elgoibar herriko musika bandaren lokalean egin dugu hitzordua Ibon Urizarrekin. Hitz bitan atalean Abereh bakarlaria ezagutuko dugu gertutik. Bere gustuko disko, areto eta kantuen berri emanago digu laburrean. Amaitzeko, musika albisteekin borobilduko dugu saioa.
bideoa prestatzen
La Pamplonesa musika bandak mendeurreneko azken kontzertu sorta aurkeztu du

2019-10-23
La Pamplonesa musika bandak mendeurreneko azken kontzertu sorta aurkeztu du. Iruñeko musika bandaren eskaintza artisktikoa hiru saioz osatzen da, eta osotara bost kontzertu emango dituzte urrian, azaroan eta abenduan.
bideoa prestatzen
16 urte eta gero La Polla Records Euskal Herrian bueltan

2019-10-18
La Polla Records taldeak Barakaldoko BECen joko du urriaren 18an eta 19an. Ni descanso, ni paz izenburupean egiten dabiltzan birak Euskal Herrian du hurrengo geltokia. 1979an sortu zuten taldea, eta 80ko hamarkada hasierako punk eztandaren talde enblematikoenetakoa izan zen.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #81 : Ezpalak + Markel Idigoras (Nøgen) + Albisteak

2019-10-17
Hasteko Ezpalak talde zestoarra ezagutuko dugu. Musikari beteranoek martxan jarritako abentura berria da honakoa, musikalki, 90 hamarraldiko rock alternatiboaren koordenadetan. Hitz bitan atalean Markel Idigoras ezagutuko dugu. Nogen taldeko ukelele jolea. Amaitzeko, musika albisteen txanda.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #80: Lumi + Occhi di Farfalla

2019-10-10
Aste honetako saioan elkarrizketa bikoitza dator. Lekorne herrira egin dugu bidai Nahia Zubeldia eta Manu Matthys osatzen duten Lumi bikoa ezagutzeko. Bigarren erreportajean berriz, Bilboko Kafe Antzokira gerturatu gara Occhi di Farfalla taldearekin egin baitugu hitzordua.