Pasaden asteko atalarekin 3. denboraldiaren amaierara iritsi ginen, eta honekin batera oporrak hartzen ditugu iraila bitartean! Trukean denboraldiak eman duenaren lagin txiki bat ikus dezakezue, urte osoko lana bi minutu laburrean!
Lehen erreportajean Arima taldea ezagutuko dugu, kaleratu duten "Metamorphosis" diskoa aitzaki hartuta.
Bigarrenean, berriz, Anari eta Thalia Zedek musikariek elkarrekin egin duten "Coupages 04" diskoan murgilduko gara.
Ziztada & Rlantz egitasmoa ezagutuko dugu saio berri honetan, Reggae, Rap, Stepp eta Jungle giroetan datorren biko gaztea. Bigarren erreportajean Euskal Herriko Heavy Metalaren ataria den Herriko Burdina webgunean barneratuko gara.
Aste honetan bertan eman dituzte edizio horren xehetasunak. Asteburu honetan, hilak 19 eta 20, ospatuko da ARF Sofá Edition deitu dioten jaialdia. 10 ordu baino gehiagoko streaming-a eskainiko dute, non festibalaren emanaldi klasikoak ikusteko aukera izango den, hala nola, 2004ko Turbonegro edota 2009ko The Soundtrack of Our Live taldeenak.
Gipuzkoako musika elektronikoaren Dantz jaialdiak jarduerari berrekin dio Dantz Terrace ekimenarekin. Aurtengo abuztuan ospatzekoa da jaialdia Donostian, baina udaberrian zehar ere Euskal Herrian musika elektronikoa entzunaraziko dute. Horrekin batera, itxialdian zehar, aurreko urteetako Dantz Point deritzen sesioak internet bidez zabaltzen aritu da jaialdia. Euskal Herriko txoko anitz eta berezietan eskainitako emanaldiak dira Dantz Point-ak eta laster Hamaika Telebistako Etxeko Sessions saioaren baitan ere ikusgai egongo dira.
"Gaztaroko erokeria bat baino gehiago!" split diskoa izango da gure gaurko protagonista, eta bide horretan, Managaitz eta Fly Shit taldeak. Hardcorearen errepidean murgilduko gara, irrati libreen uhinetan, gaztetxe zirkuituan... zuk zeuk egin filosofiaren baitan.