Musikagintza izan dugu ardatz. Bixente Martinez eta Amaiur Cajaraville aurrez aurre. Biak Igelaren Banda taldeko kideak dira, baina urteak daramatzate musika munduan. Martinez Oskorrin dabil hasieratik, gero Hiru Truku sortu zuen Ruper Ordorika eta Joseba Tapiarekin batera. Amaiur Cajaraville, berriz, Eraso! taldean ibili zen, eta gero, musika klasikoko ikasketak egin eta jazzean eman ditu azken urteak. Musikagintzaz aritu gara biekin, eta baita "Debalde da festa" disko berriaz ere.