Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoaren irudia
Udakoak | Sopuerta Abentura, Lekeitioko Kale Antzerkia eta pintxo dastaketa

2015-07-08

Udakoak saioaren Zirt edo Zart atalean, hainbat proposamen bildu ditugu. Sopuerta Abentura parkean zuhaitzetatik zintzilik ibili gara. Lekeitioko Kale Antzerki jaialdiko "KukaiKaxa" ikuskizunaren berri izan dugu, besteak beste. Donostiako Alde Zaharrera joan gara pintxoak dastatzera. Eta azkenik, Igerilekuetako urak nola aztertzen diren ikasi dugu.

bideoaren irudia
Getxoko Jazzaldiak 18 kontzertu hartuko ditu uztailaren 1etik 5era

2015-06-29

Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 39. edizioak 18 kontzertu hartuko ditu uztailaren 1etik 5era bitartean. Avishai Cohen, Nettwork, Joe Lovano, Stanley Clarke eta Madeleine Peyroux izango dira taula gainean jazz estilo ezberdinak eskeiniko dituzten artista nagusiak. The Piper´s Irish Puben ere Three One taldearen jam session-ak egongo dira besteak beste.

bideoaren irudia
Su txikian, lasai eta presa barik dator Seiurteren azkena

2015-06-11

Berrizko Seiurte taldeak "Ezpalak" lan berria argitaratu du. Lasai eta presarik gabe egin du taldeak lan berria. Estutzen duen helmugarik gabe. Noizbait, abesti berri bat izango denaren hariari helduko dioten zihurtasunarekin. Filosofia horri jarraituz sortu ditu Seiurte-k bere ezpalak. Iokin Elorza gitarra jotzaile eta abeslariarekin izan gara.

bideoaren irudia
“Pizti asko daz Euskal Herrian”

2015-06-04

Ondarruko Piztiak taldeak lan berria du kalean “U” izeneko lana. 16 urteren ondoren laukote formatua berreskuratu du Piztiak-ek, Jesus Galan gitarrista taldera itzuli baita. Diskoaren finantzazioan laguntzeko taldeak zabaldutako crowdfunding kanpainan ekarpen ekonomikoa egin zuten lagunek izan zuten entzuteko lehen aukera eta lana “oso Piztiak” dela esan zuten.11 kantu biltzen ditu u-k, eta horietako bat, “Lehen urtebetetzea zu gabe”, Aitzol Aramaio zinemagile eta Piztiak-eko kideen lagun mina zenari eskainia dago. Ohi bezala, Kirmen Uriberen letrak daude lanean eta Petti kantariak ere parte hartu du disko berri honetan.
 

bideoaren irudia
Errenteria dantzan jarri du Musikaldiak

2015-05-14

Musikaldia ekimenak sekulako arrakasta izan du Errenterian. 46 musika eta dantza eskolatako 3 mila ikaslek hartu dute parte herriko bederatzi gunetan.

bideoaren irudia
Erroetara itzuli nahi du Kalakan taldeak

2015-04-30

"Elementuak" izeneko bigarren diskoa plazaratu du Ipar Euskal Herriko Kalakan hirukoak. 14 kantu berri batu dituzte. Madonnarekin izandako esperientziaren ondoren, euren erroetara bueltatu nahi izan dute. Jamixel, Thierry eta Xanen disko berria eskuratu nahi izanez gero, ez bilatu dendetan kontzertuen ostean izango dute soilik salgai.