Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoaren irudia
Dantzarako musika maite duten Anai Arrebak

2015-04-16

Bueltan da Anai Arrebak taldea. Disko berria argitaratu dute, eta oraingoan beraien soinu esentziari eta espirituari eutsio diote. Ordea, eboluzioaren alde egin dute. Erro beltzeko musika, pop, funk eta disco doinuak, rocka, melodiak eta elektronika aurkituko ditu entzuleak disko berrian. Marga eta Iñaki Altolagirre anai-arrebekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
“Musika maite dugulako antolatzen dugu Lekuek”

2015-03-05

Bigarren urtez antolatu dute Gernikan Lekuek jaialdia. Ohiko musika jaialdien metodologia alde betera utzita, Lekuek, aste oso batean eta herriko, txoko, tabena eta elkarte ezberdinetan egiten duten jaialdia da. Aurten martxoaren 8tik 15era gauzatuko da eta 30 musika emanalditik gora batuko ditu. Gainera festibalak salgai jarri duen bonoari esker, 20 euroren truke jaialdiko ekitaldi guzti guztietan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

bideoaren irudia
Martxoaren 8an Bilboko Arriaga Antzokian Pier Paul Berzaitz izango da

2015-03-05

Martxoaren 8an Bilboko Arriaga Antzokian oso oso hitzordu berezia izango da. Izan ere, Euskal Herriko musikari handi eta emankorrenetako batek kontzertu handia eskainiko du. Pier Paul Berzaitz Zuberoako artista handiaz ari gara. Martxoaren 8an “Egunsentiaren kantak” izeneko iksukizuna eskainiko du zuberotarrak, bertan,  Xabier Letek idatzitako azken liburuko poemak musikatu egin ditu.

bideoaren irudia
“Emarock”: Euskal Herriko emakume musikariak oholtza gainean

2015-01-23

Euskal Herrian emakumeek soilik osatutako zenbat musika talde ezagutzen dituzue? Zenbat emakume bakarlari edo musikari ezagutzen dituzue? Zergatik musika eskolak neskez gainezka badaude gero oholtza gainean ikusten ditugun emakumeak horren gutxi dira? Galdera hauetan oinarrituta eta helburu argi batekin sortu zan Emarock proiektua; Euskal Herrian musikan aritzen diren emakumeei protagonismoa eta espazioa ematea. Guarko dokuteka saioan Emarock proiektua apur bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

Dokumentala: http://youtu.be/EqlwsujtFiU

bideoaren irudia
Gontzal Mendibilekin "Nire bihotzak zure begiak ditu" lanaren inguruan aritu gara

2015-01-15

Gontzal Mendibil bizkaitar kantariak 11 kantu berriz osatutako diskoa kaleratu du. Kantariak berak esan duenez inoizko gustokoen egin duen lana du oraingo hau. Musika eta hitzen aldetik unean uneari egokitua. Bereak dira 8 kanturen hitzak. "Nire bihotzak zure begiak ditu" da lan pertsonal honen izena.

bideoaren irudia
Kepa Junkera eta Sorginak, trikitixaren historia txiki bat

2015-01-08

2014. urteko azken egunetan aurkeztu zuen Kepa Junkerak bere azken disko-liburua Sorginak taldearekin batera. "Trikitixaren historio txikia" da lan honen izena eta bertan trikitilariak musikaren munduan daramatzan 35 urteak bildu nahi izan ditu lan aberasgarri eta oso bat eskainiz. Diskoan hamazazpi kanta aurki ditzakegu, tradizionalak batzuk eta Kepak sortutakoak besteak. Liburuan berriz, Igortz Ziarretaren argazkiak, Joxean Agirreren testuak, artxiboko irudiak eta testigantzak tartekatzen dira.