Skip to main content

Azken bideoak: Jaialdiak

bideoa prestatzen
Dantza ardatz duten 24 film proiektatuko ditu Zinetika jaialdiak bere bosgarren edizioan

2020-10-26
Urriaren 26tik azaroaren 1era luzatuko da Zinetika Jaialdiaren bosgarren edizioa. Donostia, Bilbo eta Iruñean eskainiko du bere programazioa jaialdiak. 24 filmen proiekzioak, bi masterclass-ek, bi performance-ek eta tailer batek osatzen dute proposamena, dantzaren eta teknologia berrien arteko harremanak lantzeko asmoarekin.
bideoa prestatzen
Porrontxo Jaiak: zuzeneko berezia

2020-09-18
Euskal Herriko auzo eta herrietan bezalaxe aurten, Egian Porrontxo Jaiak ospatuko ez badituzte ere, egiatarrek telebista saio herrikoi berezia bihar Hamaikaren laguntzaz. Porrontxo Jaiak ospatzeko baldintzarik ez badugu ere, Egiako koadrilek zerbait berezia egin nahi dugu Egiako auzotarren izaerari eutsiz, ilusioz, irudimenez eta nola ez, umorez! Gauzak honela, Jai Batzordeak hala eskatuta, telebista saio berezia egin du Hamaika Telebistak. Azken hamarkadatako irudi onenak, barregarrienak eta hunkigarrienak bildu ditugu egiatarron eta nahi duenaren gozamenerako. Sorpresarik ere ez da falta izan... Ohituraz, Egiako koadrilek auzoan barrena igotzeari ekin aurretik festei hasiera ematen dieten unean, hain zuzen ere.
bideoa prestatzen
Jokin Aspuru: "Beti egin dugu espazio publikoaren erabilpenaren aldeko aldarria eta, gaur egun, artea ikusteko espaziorik seguruena espazio publikoa da”

2020-09-17
Inoiz baino kalekoagoa da aurtengo GetxoPhoto jaialdia. Kalera! Aukeratu dute aurtengo lelo eta espazio publikoa denona dela aldarrikatu nahi izan du antolakuntzak.
bideoa prestatzen
Dantzaz beteko du Miarritze Maitaldiaren 30. edizioak

2020-09-11
Dantzak hartuko ditu Miarritzeko kale eta aretoak hurrengo egunetan, gaur hasiko baita Maitaldia dantza jaialdiaren 30. edizioa. 10 egunez, 23 dantza konpainiek bere lanak eskainiko dituzte. Thierry Mandalain koreografo eta jaialdiaren zuzendari artistikoak adierazi du zorionari eta amodioari buruz egingo duten urrats bat izango dela aurtengoa.
bideoa prestatzen
Ezohikoa izango da aurtengo Durangoko azoka

2020-06-29
Bisitari kopurua neurtua izango da, kontrolatua, oraindik horretarako protokolorik zehaztu ez badute ere. Azokaren bertsio birtual bat ere jarriko dute martxan, eta zuzeneko emanaldiak ez dira ohi bezainbeste izango.
bideoa prestatzen
Donostiako 55. Jazz Jaialdiak ordainpeko programazioa aurkeztu du

2020-06-16
Mugak ireki izanak, hurrengo asteetan programara izen garrantzitsuak gehitzea ahalbideratu du. Jadanik ezagutzen ziren bertako taldeei Europako izen esanguratsuak gehitzen zaizkie 55 Jazzaldia programazioan. Horien artean eurovisión jaialdiko txapelduna den Salvador Sobral, Bugge Wesseltoft musikari handia edota Mariza abeslaria besteak beste.