Skip to main content

Azken bideoak: Jaialdiak

bideoa prestatzen
San Prudentzioko danborrada ospatzeko modu berezia Batera zaintza sare herritarraren bidez

2020-04-27
Gasteizko Batera Zaintza sareak balkoietatik danborrada egitera deitu gaur, San Prudentzio egunaren bezperaren egunean. Bihar jai eguna da Araban, eta aurten etxeetan ospatu beharko dute. “Danborra eta txanoa prest izateko” adierazi du zaintza sareak, arratsaldeko 8:30etatik 9etara joango den danborrada herrikoia etxetik egiteko.
bideoa prestatzen
EHZ festibalaren antolatzaileek aurteko edizioa bertan behera uztea erabaki dute

2020-04-17
Iparraldeko EHZ festibalaren antolatzaileek aurteko edizioa bertan behera uztea erabaki dute. Frantziako gobernuak uztaila erdialdera arte galarazi du horrelako ekitaldien antolakuntza koronabirusa dela eta, eta lantaldeak hainbat aukera baloratu dituen arren, bertan behera uzteko erabakia hartzera behartu du egoerak. Neurria beharrezkoa bezain gogorra izan dela azaldu digu Julen Oillarburu kideak.
bideoa prestatzen
Break On Stage jaialdia martxoaren 21ean izango da

2020-03-04
Break on Stage Kultura Urbanoen Nazioarteko Jaialdia martxoaren 21ean ospatuko da aurten, Bilbao Arenan, 17:30ean hasita. Lorea Bilbao, Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatuak azaldu duenez, Brek On Stage adin guztiei zuzendutako kultura urbanoen jaialdia izanda ere, bereziki, gazteengan eragitea da asmoa.
bideoa prestatzen
21. edizioa ospatuko du aurten Bilbao Poesia literatur jaialdiak

2020-03-02
Aurtengo gaia inspiratzailea izango duela adierazi dute antolatzaileek: natura. Jaialdiak, poesia klasikoan eta garaikidean zehar egingo du ibilbidea, autore hasiberri eta ospetsuak tartekatuz. Urtero bezala, martxoaren 15ean Blas de Oteroren eguna ospatuko dute egitarauaren baitan.
bideoa prestatzen
Gaur ospatu da Lantzeko ihauteria

2020-02-25
1964an berpiztu zen Lantzeko ihauteria. Caro Barojatarrek berreskuratu zuten.
bideoa prestatzen
Iruñeko hainbat ikastetxe kalejirak egiteko baimenik gabe utzi ditu Udalak

2020-02-21
Txantreako Bernart Etxepare ikastetxeko haurrek espaloitik egin dute ibilbidea eta udalak baimendutako kalejira Kanal kalean egin behar izan dute, eskola eremutik kilometro batetara.