Auritzeko gune termalean aurkitutako objektuak aurkeztu ditu Aranzadik. Zientzia elkartetik azaldu dutenez, emaitzek agerian uzten dute erromatar garaiko aztarnategiak duen potentzialtasuna, Zalduako terma gunea, hiri-izaerako aztarnategia dela argitu baita.
Euskaltzaleen Topaguneak Gau Beltza berreskuratu nahi du herri desberdinetan. Horretarako, webgune bat ireki du eta bertan jaia aurrera eramateko irizpideak ageri dira. Euskal Herrian aspalditik ospatu den jaia izan da hau, uzta garaiari agur esateko.
Euskaldunak munduko hainbat tokitan sortu dituzte komunitateak historian zehar. Leku horietako bat Kalifornia da, Estatu Batuetan eta “Euskaldunak Kalifornian” erakusketak gure kulturak Estatu hartan izandako eraginaren isla ekarri du Euskal Herrira. Bilboko Euskal Museoan estreinatu da Euskaldunen historia eta eragina laburbiltzen duen.
Marino Ayerra Altsasun apaiz izandakoaren “No me avergoncé del evangelio” liburuaren argitalpen berria aurkeztu dute. Iruñeko Elkar aretoan egindako agerraldian Txalaparta argitaletxeak, Javier Ollok Altsasuko alkateak eta Teresa Ayerra, egilearen alabak parte hartu dute.
XII. mendean Iruñea hiru hiribildutan banatzen zen: Nabarreria, San Cernin eta San Nicolas. 1423an Nafarroako Karlos III.ak, hiribilduek bat egiteko agindua eman zuen. Irailaren 8an sinatu zen. Hitzarmen horri deitzen zaio “Batasunaren Pribilegioa”. Lau urte barru 600 urte beteko ditu.