Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Osasunaren Asanbladak denboraldiko aurrekontua onartu du

2019-10-27
Osasunaren bazkide ordezkarien batzordeak, urteroko Asanblada Orokorrean, klubaren kontuak eta denboraldiko aurrekontua onartu zituen atzo. 190 bazkide bertaratu ziren eta 48k ordezkatutako botoa eman zuten.
bideoa prestatzen
Greba egitea adostu dute futbolariek

2019-10-23
Lehenengo maila osatzen duten 16 taldeetako ordezkariak Madrilen bildu dira eta lan-hitzarmena adosteko negoziaketak gelditu ostean greba egitea erabaki dute. Jokalariek azaroko lehen asteburuan antolatu nahi dute greba, hau da, azaroaren 2an eta 3an emakumezkoen liga geratuko da.
bideoa prestatzen
Ainhoa Tirapu: "Mutilen futbolarekin alderatzea ezinezkoa da, baldintza minimoak eskatzen ditugu"

2019-10-23
10 urterekin hasi zen Barañaineko emakume taldean jolasten. 20 urterekin Badajozera joan zen Kopako Txapelketan parte hartzera eta geroztik Athletic Club-ko kidea da. Futbolean profesionalki lan egiteko aukera izan arren, Ainhoak argi du emakumeen futbolak oraindik asko duela aurreratzeko. Horregatik, hitzarmenaren negoziaketa prozesuan aritu da. Momentu honetan, greba deitu dute emakume futbolariek.
bideoa prestatzen
Athletic garaile euskal derbian

2019-10-14
28.000 pertsona bildu dira zelai berrian, nesken partidetara joaten diren zaleen Gipuzkoako marka hautsiz. Zuri-gorriek 0-2 gailendu dira denboraldiko lehenengo derbian.
bideoa prestatzen
Xabi Alonsok "errugabetzat" jo du bere burua Madrilgo Lurralde Auzitegian

2019-10-09
Fiskaltzak 5 urteko espetxe zigorra eta 4 milioi euroko isuna eskatu du Real Madrileko jokalari ohiarentzat. Beste jokalari guztiak ez bezala, fiskaltzarekin akordio batera heltzea baztertu du eta justizian konfidantza osoa daukala adierazi du.
bideoa prestatzen
Euskal Selekzioa, atzera begirada bat

2019-09-23
Euskal Selekzioaren eta Argentinaren arteko futbol partida bertan behera gelditu da. Konfidentzialtasuna apurtutzat eman dutelako utzi dute bertan behera Euskal Selekzioaren aurkako partida argentinarrek. XX. mende hasieran ekin zion bideari Euskal Herriko taldeak eta gaurkoz, azken berriak eta gero, ez dute ordezko norgehiagokarik aurreikusten.