Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Koldo Agirre, Athletic-eko jokalari eta entrenatzaile ohi mitikoa, hil da

2019-07-04
Sondikarra 80 urterekin zendu da. Talde zuri-gorriko futbolari izan zen 11 urtez eta ondoren lehoiak zuzentzeko ardura hartu zuen. 1976-1977 denboraldian, Athletic-ek, Agirreren aginduetara, Kopa eta UEFAko finalak jokatu zituen. Azken urteetan, klubaren enbaxadore lanak egin zituen.
bideoa prestatzen
Osasunak Chimy Avila fitxatu du

2019-06-27
Osasunak Chimy Avila jokalaria fitxatu du. Aurrelari argentinarrak 25 milioiko deuseztatze klausula izango du Gaztelu plazako klubarekin, eta lau urteko kontratua sinatu du.
bideoa prestatzen
Marc Cardona aurkeztu du Osasunak

2019-06-26
Marc Cardona aurrelaria aurkeztu du Osasunak. Eibarren aurreko denboraldian ibilitako jokalariak, 24 urte beteko ditu uztailean eta Gaztelu plazako klubak Barçatik fitxatu du 2,5 milioiren truke.
bideoa prestatzen
Athletic-ek Jokin Ezkieta atezain nafarra fitxatuko du

2019-06-21
22 urteko jokalari iruindarrak Bartzelonaren bigarren taldean jokatu du aurten. Aurretik, Oberena, Mutilvera eta Osasunaren harrobian ibilitakoa da. Baieztapen ofizialaren faltan, nafarrak Iago Herrerin, Unai Simon eta Hodei Oleagarekin lehiatu beharko du Lezaman.
bideoa prestatzen
Hamabi Futbol Kluba aurkeztu dute Bilbon, euskara hutsean biziko den kirol proiektua

2019-06-14
Hamabi Futbol Kluba sortu dute Bilbon, euskara hutsean biziko den kirol proiektua. Bizkaiko Abokatu Euskaldunen Batzordean sortutako ideia gorpuztuz, datorren denboraldirako bi talde inskribatu dituzte, gizonezkoena zein emakumezkoena. Orain, futbolari bila ari dira lantaldeak osatzeko eta bertan parte hartzeko interesa duen orok lekua izan dezakeela adierazi dute.
bideoa prestatzen
Realak Alexander Isak aurrelari suediarra aurkeztu du

2019-06-13
19 urteko futbolaria Alemaniako Borussia Dortmund taldetik dator. Etorkizun handiko jokalaria da eta bere herrian Zlatan Ibrahimovic mitikoarekin parekatzen dute. Txuri-urdinen hirugarren fitxaketa da, Sagnan eta Alex Remiroren atzetik.