Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoaren irudia
30 punturekin bukatu du Eibarrek lehen itzulia

2016-01-11

Eibar 2 - Espanyol 1. Armaginek helburua bideratu dute Ipuruan sendo eta etxetik kanpo ondo ibilita. Azken garaipenarekin 30 puntu bildu dituzten lehen itzuliaren amaieran. Azken neurketa eta egoera izan ditugu hizpide Mikel Ibargoien kazetariarekin eta Urtzi Arrondo futbol entrenatzailearekin.

bideoaren irudia
Harrobia | Zorigaiztoko norgehiagoka Athletic-entzat

2016-01-11

Sevilla 2 -  Athletic 0. Athleticek lehen zati oso ona jokatu zuen Sanchez Pizjuanen, baina Gameiroren bi golek Sevillari eman zioten garaipena. Raul Garciak belauna bihurritu zuen eta baja izango da denboraldiaren azken txanpara arte. Neurketaren analisia egin dugu Gotzal Astorki eta Rayco-rekin.

 

bideoaren irudia
Eibarrek ez dio Kopako pozari segida eman

2015-12-21

Deportivo 2 - Eibar 0. Armaginek Kopan balentria egin ondoren, ezin izan zuten punturik eskuratu Riazorren. Zelai zaila bihurtu da gipuzkoarrentzat. Ligako porrota eta Kopako lorpena aztertu ditugu Lander Iruin eta Imanol Arruti kazetariekin.

bideoaren irudia
Realak ez du ondo bukatu urtea Anoetan

2015-12-21

Real Sociedad 0 - Vila-real 2. Txuri urdinen porrota eta Kopako kanporatzea aztertu ditugu. Anoetako inertzia ona bertan behera utzi dute. Imanol Arruti eta Lander Iruin kazetariekin aztertu dugu egoera.

bideoaren irudia
Harrobia | Athletic-ek etxeko lanak egin zituen

2015-12-21

Athletic 2 - Levante 0. Zuri-gorriei kosta egin zitzaien Levanteri neurria hartzea, baina bigarren zati on bati esker irabazi egin zuen. Iker Muniain taldera itzuli zen lesio luze baten ostean. Neurketaren analisia egin dugu Asier Laraudogoitia entrenatzailearekin eta Iraia Hermosilla kazetariarekin.

bideoaren irudia
Realak eta Oiartzunek galdu egin zuten etxean

2015-12-14

Emakumezkoen Lehen Mailan, gure bi ordezkariek galdu egin zuten. Realak 0 eta 3 Bartzelonaren aurka, eta Oiartzunek 0 eta 4 Athleticen kontra euskal derbian. Analisia egin dugu Xabier Isasa (Mundo Deportivo) eta Aritz Olagoirekin (kirol psikologoa).