Alemaniako gobernuak argi berdea emanez gero, Bundesliga maiatzaren 9an itzuliko da. Hori bai, ateak itxita. Talde gehienak hiru aste atzera lanean hasi ziren eta orain denboraldia bukatzeko prest daude. Marakana Txikian, Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen aurretik bizitakoaren laburpena egin du Beñat Zarrabeitia lankideak. Kirol alorra eta atmosfera sozialaren ingurukoak arakatu ditu.
Hamaika Telebistak Athletic-eko hainbat jokalarien mezuak jaso ditu Covid 19 gaitzari aurre egiten ari diren pertsonei zein lehen lerroan dauden langilei elkartasuna eta babesa helarazteko. Hortxe, Mikel San Josek, Beñat Etxebarriak, Mikel Balenziagak, Gaizka Larrazabalek, Leia Zaratek eta Ainhoa Alvarezek bidalitakoak.
Hamaika Telebistak hainbat euskal kirolarien mezuak jaso ditu Covid 19 gaitzari aurre egiten ari diren pertsonei zein lehen lerroan dauden langilei elkartasuna eta babesa helarazteko.
Marakana Txikiaren atal berri honetan, Athletic-eko kapitain Ainhoa Tirapu eta Deportivoko Eneko Bovedarekin modu sakonean hitz egiteko aukera izan dugu. Hortaz gain, Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondorioz, txirrindularitza denboraldia atzeratu beharrean izan gara, Ion Izagirre, Peio Bilbao eta Peio Goikoetxearen iritziak bilduz. Azkenik, hainbat euskal kirolarien elkartasun mezuak jaso ditugu.
Horrela erabaki du gaur Luis Rubialesek, Espainiako futbol federazioko presidenteak. Coronavirusak eragindako geldiunea dela eta, arau berriak martxan jarri dituzte. Txuri-urdinak Txapeldunen Ligan arituko lirateke eta zuri-gorriak UEFA Europa Leaguen.