Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Real Madrilek utzita, Martin Odegaard norvegiarrak Realean jokatuko du

2019-07-05
Azkeneko bi urteak Holandako ligan eman ditu, Heerenveen eta Vitesseren elastikoak defendatzen. Futbolari trebea da eta nerabe zela bere herriko selekzioarekin debuta egin eta Real Madrilekin fitxatu ostean, goi mailan leku bat egin ezinik aritu da. Orain, Vitessen errendimendu ona eskaini ostean, Realean jokatzeko aukera iritsi zaio. Norvegiarra Realaren bosgarren fitxaketa da, Alex Remiro, Sagnan, Portu eta Isaken atzetik
bideoa prestatzen
Ameriketako Estatu Batuetako eta Holandako selekzioak, nor baino nor, munduko txapelketaren bila

2019-07-05
Jill Ellisek eta Sarina Weigman-ek zuzentzen dituzten taldeek oztopo guztiak gainditu dituzte finalera iristeko. Amerikarrek arerio guztien gainetik daudela erakutsi dute baina txapelketan zehar puntu ahul batzuk islatu dituzte. Holandarrek, bestalde, ezustekoa eman dute eta bi urte atzera Europako txapelketan lortutako balentriari segida eman nahi diote.
bideoa prestatzen
Koldo Agirre, Athletic-eko jokalari eta entrenatzaile ohi mitikoa, hil da

2019-07-04
Sondikarra 80 urterekin zendu da. Talde zuri-gorriko futbolari izan zen 11 urtez eta ondoren lehoiak zuzentzeko ardura hartu zuen. 1976-1977 denboraldian, Athletic-ek, Agirreren aginduetara, Kopa eta UEFAko finalak jokatu zituen. Azken urteetan, klubaren enbaxadore lanak egin zituen.
bideoa prestatzen
Osasunak Chimy Avila fitxatu du

2019-06-27
Osasunak Chimy Avila jokalaria fitxatu du. Aurrelari argentinarrak 25 milioiko deuseztatze klausula izango du Gaztelu plazako klubarekin, eta lau urteko kontratua sinatu du.
bideoa prestatzen
Marc Cardona aurkeztu du Osasunak

2019-06-26
Marc Cardona aurrelaria aurkeztu du Osasunak. Eibarren aurreko denboraldian ibilitako jokalariak, 24 urte beteko ditu uztailean eta Gaztelu plazako klubak Barçatik fitxatu du 2,5 milioiren truke.