Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Euskaldunen arteko final historikoa eta Gu Ere Bai ekimenaren aurkezpena

2020-03-09
Athletic-ek eta Realak apirilaren 18an Sevillako La Cartuja futbol zelaian jokatzekoa den Errege Kopako finalerako txartela eskuratu dute. Hitzordu historikoa izango da eta lehoiek zein txuri-urdinek tituluarengatik borrokatuko dute. Bitartean, asteburuko emaitzei dagokionean, bizkaitarrek garaipen garrantzitsua eskuratu zuten Valladoliden, Realak VAR-ak hartutako erabaki eztabaidagarri baten ondorioz galdu zuen, Osasunak ezinbesteko hiru puntu lortu zituen, Alavesek bere bolada onarekin jarraitzen du eta Eibarrek kolpe gogorra jaso zuen Mallorcaren aurka etxean. Horrekin batera, Alessandro Ruta eta Aritza Eskandonekin batera, euskal kirol selekzioen ofizialtasunaren aldeko Gu Ere Bai ekimenaren aurkezpena izan dugu hizpide.
bideoa prestatzen
Euskal derbia izango da Errege Kopako finalean

2020-03-06
Euskal finala izango dugu aurten gizonezkoen kopan. Apirilaren 18an, Sevillako Kartuja zelaian Atletic eta Reala egongo dira aurrez aurre, historian lehen aldiz emango den finalean. Hala ere, bi taldeek ibilbide oso desberdinak egin dituzte kopa honetan. Realak aise, nagusitasunez, erabat eroso gainditu ditu kanporaketak; ausardiaz eta kalitatez partidu bakarrera izandakoak, heldutasun eta zuhurtziaz joan etorriko partidak. Athleticek sufrituz igaro ditu azken kanporaketak. Tenerife, Elx, Bartzelona… penaltietan edota azken minutuan erabakitako partidak guztiak. Atzokoa, Granadan, 83.minutuan konpondutako norgehiagoka izan zen, Yuriren golak txanponaren aurpegia aldatu zuenean. Apirilekoa laugarren euskal finala izango da Kopan, eta Athletic eta Realaren arteko lehenengoa. Aurrekoak 1910eko Athletic-Vasconia Sporting Club, 1913ko Racing de Irun-Athletic eta 1927ko Real Union-Arenas izan dira. Athletikek bere 40. Finala jokatuko du, Realak aldiz, seigarrena.
bideoa prestatzen
Realak Kopako finalerako txartela eskuratu du Mirandes mendean hartuta

2020-03-05
32 urte geroago Realak Kopako final bat jokatuko du. Atzo, itzuliko partidan Mirandes 0 eta 1 mendean hartuta, finalerako txartela eskuratu zuen, orotara 3 eta 1eko markagailuarekin. 1988an Bartzelonaren kontra galdu zuen finala, eta 1987an, Arkonada, Begiristain, Bakero etb.ekin Athletikoren aurka irabazi zuten historiako bigarren Kopa.
bideoa prestatzen
Athletic eta Reala, aste erabakigarrian murgilduta, finalaren atarian

2020-03-02
Zuri-gorriek eta txuri-urdinek garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte asteburu honetan, Vila-Real eta Valladolid mendean hartu ostean. Hortaz gain, Eibarrek eta Alavesek salbaziorako borrokan puntu inportanteak lortu dituzte. Porrot bakarra, Osasunak jasotakoa izan da. Guzti honen inguruan aritu gara Asier Laraudogoitia eta Alessandro Rutarekin batera.
bideoa prestatzen
Haritz Pascual (Euskalerria Irratia): "Gai bat argitu gabe gelditu da: zergatik izan du Ligak horrenbesteko interesa Osasuna epaitzeko?"

2020-02-28
Osasunako zuzendaritza taldeko kide ohien eta Betiseko hiru jokalari ohien aurkako epaiketaren azken saioa izan da gaur. Euskalerria Irratiko lankide den Haritz Pascual kazetariak analisia egin du.
bideoa prestatzen
Haritz Aranburu: "Ekipo baten baitan militantzia egon behar da kolektiboa lehenesteko"

2020-02-25
Futbola pasio eta ihesbide gisa, Leioa taldeko kirol zuzendari Haritz Aranburu elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Futboletik abiatuta, memoria, elkarbizitza eta baloreak izan ditugu hizpide.