Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Osasunak ligako txapeldunaren kopa jaso du

2019-06-08
Osasunak ligako txapeldunaren kopa jaso zuen larunbatean. Gorritxoek play-off-a jokoan zuen Oviedo menderatu zuten, jarraikako 17. garaipena lortzeko . Denboraldia amaituta, Osasunak Sadarren ez du ligako partidurik galdu. Uztailaren 10ean itzuliko da taldea entrenatzera.
bideoa prestatzen
Inoizko ikusminik handiena sortu duen emakumezkoen munduko futbol txapelketa abiatu da

2019-06-07
Guztira, 24 talde arituko dira koroaren bila eta Amerikako Estatu Batuetako taldea da faborito nagusia. Hala ere, etxean jokatzen duen Frantziak, Ingalaterrak, Alemaniak edo Japoniak zeresana eskainiko dute. Euskaldunen artean, figurarik aipagarriena, Irene Paredes atzelari legazpiarrarena da. Hamaika Telebistan, txapelketa, Ane Urkiri Ansola GARAko kazetariarekin batera aztertu dugu.
bideoa prestatzen
Luca Sangallik beste bi urtetarako luzatu du Realarekin zuen kontratua

2019-06-05
Donostiarrak, 2022ko ekainaren 30a arte sinatu du talde txuri-urdinarekin. Horrenbestez, denboraldi honetan egindako lanaren fruitua jaso du. Urte berezia izan da Sangallirentzat, batetik, Realeko lehen taldean sendotzeko aukera izan duelako eta, bestetik, udazkenean pairatutako iktusak bere ibilbidea kolokan jarri zuelako. Zorionez, berdeguneetara itzultzeko beta izan zuen eta, aurrera begira, talde txuri-urdinak eraiki nahi duen egituraren zutabeetako bat izango da. Realak etorkizunera so egiten dion proiektua osatu nahi du. Horiek horrela, Aihen Muñozek, Le Normandek, Guevarak eta Barrenetxeak lehen taldeko fitxa izango dute datorren urtean. Eurekin batera, aurredenboraldia, Roberto Lopez eta Alex Sola Imanolen aginduetara arituko dira eta oriotarraren gustukoak izanez gero, nagusiekin geratuko dira.
bideoa prestatzen
Osasunak ligako txapeldun izatea lortu du

2019-06-03
Osasuna ligako txapeldun da. Kordoban irabazi ostean bigarren mailako ligako lehengo postuari matematikoki eutsiko dio. Kopa heldu den larunbatean jasoko du estatuko futbol federazioko presidente-ordearen eskutik, Oviedoren aurkako partidan.
bideoa prestatzen
Clementeren aginduetara eta hainbat jokalari gazteekin, Panamari irabaztera

2019-05-29
Gizonezkoen futbol selekzioak Panamaren aurkako partida jokatuko du Rommel Fernandez estadioan. Javier Clementek 17 jokalari ditu, horietako asko oso gazteak, eta hautatzaile gisa aurreneko garaipena lortu nahi du. Federazioko Luis Mari Elustondok baieztatu duenez, gizonezkoen zein emakumezkoen selekzioek, partida berriak jokatuko dituzte udazkenean. Kasu honetan, Euskal Herrian bertan.
bideoa prestatzen
Euskal Selekzioa, garaipenaren bila Panaman

2019-05-28
Gizonezkoen euskal futbol selekzioa Panamaren kontrako partida prestatzen ari da. Clementeren jokalariek aurreneko lan saioak egin dituzte, hezetasunari aurre eginez, eta Rommel Fernandez estadioa ezagutu dute. Barakaldokoak talde gaztea eraman du eta futbolariak itxaropentsu azaldu dira. Adurizek Panamako hedabideen aurrean azaldu duenez, “gure herria ordezkatzeaz oso harro gaude”. Elastiko berdea aurreneko aldiz jantziko duen Unai Bustinzaren esanetan “euskal sena baliatuz partida irabazten saiatuko gara”.