Skip to main content

Azken bideoak: Saskibaloia

bideoa prestatzen
Sam Bowie Michael Jordanen aurretik, NBAko Draft-aren historiako akatsik nabarmena

2019-12-10
1984ko Draft-era aurkeztu ziren jokalarien artean gerora mito bihurtu ziren Akeem Olajuwon, Michael Jordan, Charles Barkley edo John Stockton zeuden. Baita NBAn ibilbide sendoa osatu zuten Sam Perkins edo Kevin Willis ere. Jokalariak hautatzeko zerrendan, lehen postua Houston Rockets-entzat izan zen. Texaseko frankiziak Olajuwon fitxatu zuen. Bigarren aukera, Portland Trail Blazers-entzat izan zen. Oregoneko taldeak Sam Bowie pibota hautatu zuen eta, ondorioz, Michael Jordanek Chicagoko bidea hartu zuen. NBAren historia aldatu zezakeen erabakia. Bowiek lesio larriak pairatu zituen bere ibilbide osoan zehar eta Kentucky-ko Unibertsitatean erakutsitako potentzialetik oso urruti egon zen. Marakana Txikian, Alessandro Rutak osatutako soslaia.
bideoa prestatzen
NBAren denboraldi berria, inoiz baino hautagai gehiagorekin

2019-10-22
Iragan denboraldian, ezustean, Toronto Raptors taldeak lortu zuen txapeldunen eraztuna. Udan zehar emandako fitxaketen ondoren, NBA-ren edizio berriak hainbat hautagai ditu, faborito argirik gabe. Talde askok izar handiekin osatutako bikoteak bildu dituzte eta txapelketak erakargarritasun handia eskuratu du. Hamaika Telebistan Mikel Reina kazetariaren analisia jaso dugu.
bideoa prestatzen
"Baskonia Europako zortzi talde onenen artean sartuko da"

2019-10-04
Gasteiztarren txapelketa nagusiko lehen partida jokatuko dute Lituaniako Zalgiris Kaunas taldearen aurka. "Baskonia Zainetan" podcasteko arduradun Joseba Sanchez-ek arabarrek aurtengo edizioan dituzten aukeren inguruan hitz egin digu.
bideoa prestatzen
Inoizko Euroligarik glamurosoena

2019-10-03
Joseba Sanchez blogariak azaldu du iñoizko euroligarik glamurosoena izango dela. Europako 16 talde indartsuenek elkarren arten lehiatuko dira. Blogariak azpimarratu du aurtengo Euroliga "itzela" izango dela NBA eta Txinako fitxajeak egin dituztelako.
bideoa prestatzen
Argentinak eta Espainiak sorpresa eman dute Munduko Saskibaloi Txapelketan

2019-09-13
Argentinak eta Espainiak jokatuko dute saskibaloiko munduko kopako finala. Inor gutxik espero zituen bi talde hauek finalean baina joko aparta erakutsita domina ziurtatu eta urrezkoa lortzeko lehiatuko dira Beijing-go Wukesong Arenan.
bideoa prestatzen
Saskibaloiko gizonezkoen Euskal Kopa Barakaldon jokatuko da larunbatean

2019-09-10
Gaur, Barakaldoko udaletxean Euskal Kopako finalaren aurkezpena egin dute. Bertan, Bilbao Basketeko eta Baskoniako ordezkariak izan dira, baita Euskal Saskibaloi Federazioko zuzendaria eta Barakaldoko alkatea ere. Partida, Lasesarreko kiroldegian izango da, gaueko bederatzietan. 3.000 ikuslerentzako tokiarekin, uda aurretik, Lasesarrek eskubaloiko Erreginaren Kopa hartu zuen. Sarrerak internet bidez erosi daitezke, 15 euroko prezioan. Hala ere, partidako egunean bertan, Lasesarreko lehiatiletan erosi ahal izango dira. Emakumezkoen Euskal Kopa, aldiz, irailaren 20 eta 22an ospatuko da, lauko formatuan.