Skip to main content

Azken bideoak: Saskibaloia

bideoa prestatzen
Kobe Bryant hil da helikoptero istripu batean

2020-01-27
Berarekin batera bidaiatzen zuten zortzi bidaiariak ere hil egin dira; haien artean kirolariaren 13 urteko alaba zegoen. Los Angeles Lakerseko jokalaria izan zen 20 urtez eta guztira 5 eraztun eskuratu zituen.
bideoa prestatzen
Lointek Gernikaren garaipen garrantzitsua Europan

2020-01-23
Saskibaloian, Lointek Gernikak garaipen bikaina eskuratu zuen Eurocup-eko Top16ko errondaren baitan. Bizkaitarrek 18 puntutako errenta eskuratu zuten, hungariako Szeksard taldea Malosten 91 eta 73 gainditu ostean. Ondorioz, hurrengo faserako sailkapena gero eta gertuago daukate Mario Lopezen jokalariek.
bideoa prestatzen
Real Madrilen aurka jokatuko du Bilbao Basketek ACB Kopan

2020-01-13
Bartzelonan behar zuten garaipena lortu ondoren ACB Kopa jokatzeko txartela lortu dute Beltzezko Gizonek. Real Madril izango da lehenengo aurkaria, otsailaren 13an.
bideoa prestatzen
Sam Bowie Michael Jordanen aurretik, NBAko Draft-aren historiako akatsik nabarmena

2019-12-10
1984ko Draft-era aurkeztu ziren jokalarien artean gerora mito bihurtu ziren Akeem Olajuwon, Michael Jordan, Charles Barkley edo John Stockton zeuden. Baita NBAn ibilbide sendoa osatu zuten Sam Perkins edo Kevin Willis ere. Jokalariak hautatzeko zerrendan, lehen postua Houston Rockets-entzat izan zen. Texaseko frankiziak Olajuwon fitxatu zuen. Bigarren aukera, Portland Trail Blazers-entzat izan zen. Oregoneko taldeak Sam Bowie pibota hautatu zuen eta, ondorioz, Michael Jordanek Chicagoko bidea hartu zuen. NBAren historia aldatu zezakeen erabakia. Bowiek lesio larriak pairatu zituen bere ibilbide osoan zehar eta Kentucky-ko Unibertsitatean erakutsitako potentzialetik oso urruti egon zen. Marakana Txikian, Alessandro Rutak osatutako soslaia.
bideoa prestatzen
NBAren denboraldi berria, inoiz baino hautagai gehiagorekin

2019-10-22
Iragan denboraldian, ezustean, Toronto Raptors taldeak lortu zuen txapeldunen eraztuna. Udan zehar emandako fitxaketen ondoren, NBA-ren edizio berriak hainbat hautagai ditu, faborito argirik gabe. Talde askok izar handiekin osatutako bikoteak bildu dituzte eta txapelketak erakargarritasun handia eskuratu du. Hamaika Telebistan Mikel Reina kazetariaren analisia jaso dugu.
bideoa prestatzen
"Baskonia Europako zortzi talde onenen artean sartuko da"

2019-10-04
Gasteiztarren txapelketa nagusiko lehen partida jokatuko dute Lituaniako Zalgiris Kaunas taldearen aurka. "Baskonia Zainetan" podcasteko arduradun Joseba Sanchez-ek arabarrek aurtengo edizioan dituzten aukeren inguruan hitz egin digu.