Kontxako Bandera jokoan
2020-09-03
Emakumezkoen sailkatze estropada Oriok irabazi du eta haren atzetik sartu dira Tolosaldea, Arraun Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika. Urtero legez Donostiarra zuzenean sailkatuta egonik, osatuta gelditu da zortzikoa. Beraz, bizkaitarrik eta galiziarrik ez igandean jokatuko den aurtengo Kontxako Banderaren lehian emakumezkoetan. Itsasoa bare zegoela ematen zuen arren, haize-olatuek norabidea eustea zaildu die patroiei. Orio nabarmendu da denen aurretik, eta aipatzekoa bigarren azkarrena izan dela ETE ligako irabazle Tolosaldea, ziabogan Orioren denbora berdinarekin. Gizonezkoen sailkapen estropada jokatuko da gaur. Zazpi leku preziatu eta 21 traineru daude lehian. Hala ere, faboritoek hutsik egiten ez badute, ez da sorpresa handirik espero. Faboritoak Santurtzi, Hondarribia, Orio, Urdaibai eta Zierbena dira