Skip to main content

Azken bideoak: Beste batzuk

bideoa prestatzen
Errepidera itzuliko da Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldea uztailaren 18an

2020-07-07
Uztailaren 18an jokatuko du aurtengo lehen lasterketa Euskaltel-Euskadi taldeak Portugalen, Joaquim Agostinho sarian. Egutegiko azken data, aldiz, Ordiziako klasikan izango du talde euskaldunak, urriaren 12an. Aurreko etapan euskal zaletuen uholdea ekarri zuen eta marea laranja deritzon zalegoak errepide bazterrak bete zituen urte luzez. Hori berreskuratzeko asmoa dute bai taldeko arduradunek baita Euskaltel-ek ere eta horretarako aurkeztu dute marea laranjaren kamiseta berria.
bideoa prestatzen
Uztailaren 1ean hasiko dira gizonezko profesionalen pilota partidak Irungo Uranzu frontoian

2020-06-04
Uztailaren 1ean hasiko dira gizonezko profesionalen pilota partidak Irungo Uranzu frontoian. Baiko eta Aspe enpresetako pilotariek bikote mistoak osatuko dituzte aurreneko jaialdian eta ETBk zuzenean emango du. Edukieraren erdia betez, baliteke ikusleak pilotalekura sartu ahal izatea. Bi aldeen arteko harremanak duela hamar bat egun hasi ziren, norgehiagoka zein baldintzatan jokatu beharko litzatekeen zehazteko. Martxoaren 13an Enpresen Ligak partidak bertan behera geratuko zirela iragarri ostean, Baiko eta Aspe enpresek langile guztiei ezarri zieten aldi baterako enplegu erregulazioa, tartean pilotariei.
bideoa prestatzen
"Oroitzapen ederrak dira: Ikurrina gailurrean, herrian eta familian denak pozik; mendi jarduera bati ezin zaio gehiago eskatu"

2020-05-14
1980ko maiatzaren 14an iritsi zen ikurrina munduko tontor garaienera. Martin Zabaleta (Hernani, 1949) mendizaleak lortu zuen balentria, Everestera abiatutako bigarren euskal espedizioan. Hamabi mendizale joan ziren guztira, baina Zabaleta baino ez zen iritsi gailurrera, Pasang Temba xerpa lagun zuela. 80koa balentria kolektibo gisa bizi izan zen eta herri baten garaipen gisa ospatu zen abentura. Gu Felipe Uriarte eta Ramon Olasagastirekin batera balentria aztertu dugu.
bideoa prestatzen
Felipe Uriarte (Mendizalea): “Batasunik gabe, ez da gailurrik”

2020-05-14
Auzolana, militantzia, ilusioa, konpromisoa eta, borondatea; 8.848 metroetatik heldutako albisteaz gabiltza. 1980ko maiatzaren 14an, Martin Zabaleta hernaniarrak eta Pasang Temba sherpak ikurriña munduko gailurrik garaienean jarri zutenekoaz. 40 urte pasatu dira ordutik eta, urteurren borobil honetan, Everestera atzera bidaia egin dute Felipe Uriarte espedizioko partaideak eta, Ramon Olasagasti “Everest, herri oso bat gailurrean” komikiaren egileak.
bideoa prestatzen
Frantziako Tourra abuztuaren 29tik irailaren 20ra bitarte ospatuko da, ondoren Italiako Giroa eta La Vuelta lehiatuko dira

2020-04-15
‘Le grand bucle’ abuztuaren 29tik irailaren 20ra bitarte ospatuko da. Tourraren ostean Mundialen txanda helduko da. Giroa urrian ospatuko da, 2tik 25era, eta La Vuelta urriaren 30etik azaroaren 22ra izango da. Hala ere datak behin-behinekoak dira, Koronabirusarekiko neurriek atzeratze berriak eragin ahal dituztelako. Frantziako presidentea den Emmanuele Macron-ek uztaila erdira arte jende pilaketak debekatu ditu Koronabirusaren hedapena gutxitzeko. Hori-horrela tourra beste data batera pasatzea erabaki dute. Atzerapen honek beste itzuliekiko domino efektua eragin du. Alegia, data berriek Espainiako La Vueltaren datak zapaldu ditu. Izan ere, La Vuelta egun horietarako antolatuta zegoen. Frantziako Tourra 1903an ospatu zen lehen aldiz, eta soilik Mundu Gerra garaietan gelditu izan da, 1915tik 1918ra eta 1940tik 1946ra. Aurten ez da bertan behera utziko, baina atzeratu egingo da. Denboraldi gorabeheratsu honek taldeen egitarauak eta asmoak aldatuko ditu. Egutegiaren atzerapenak helburuen aldaketa dakar eta talde guztiek Tourrera txirrindulari onenak eramatea ekarri dezake. Gauzak horrela, aspaldiko partez, aurtengo udako bazkalosteak bestelakoak izango dira.
bideoa prestatzen
Euskaltelek Euskadi Fundazioa babestuko du 2023ra arte

2020-02-27
Euskadi fundazioak eta Euskaltelek behinola zeukaten hitzarmena sinatu dute berriro. Bilboko Meliá hotelean egindako prentsaurrekoan batasunaren nondik norakoak azaldu dituzte. Izena Euskaltel Euskadi izango da berriro, hitzarmenarekin amaitu zuteneko izen bera. Hiru urterako elkartasuna sinatu egin dute, 2023ra arte alegia. Orbea, Etxeondo eta Laboral Kutxaren basbesletzei, Euskaltelena gehituko zaio, babesle nagusia izateko. Azaldu dutenez, ilusioa izango da etapa berri honen ardatza.