Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Donostiako Zinemaldiko filmeetan parte hartzen dutenen %30 bakarrik dira emakumeak

2020-02-14
2019ko edizioan izena eman zuten 3013 filmak aztertu dituzte txostena osatzeko eta sei atal hartzen ditu kontutan: Zuzendaritza, produkzioa, gidoia, argazkia, musika eta muntaia.
bideoa prestatzen
Historia egin du 'Parasite' film korearrak Oscar sarietan

2020-02-10
Bong Joon-ho zuzendari korearraren ‘Parasite’ filma izan da 2020ko Oscar sarien garaile nagusia. Lau irabazi ditu, garrantzitsuenetakoak gainera, eta historia egin du film onenaren saria eramaten duen lehenengo pelikula atzerritarra bihurtzean. Horrekin batera, zuzendaririk onenaren, gidoi onenaren eta atzerriko film onenaren aipamenak ere jaso ditu ‘Parasite’-ek Hollywood-en Akademiaren sari banaketan.
bideoa prestatzen
LGTBI+ pertsonek pairatzen duten indarkeria eta suizidioa hizpide Zinegoaken 17. edizioan

2020-02-10
Zinegoakek, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak 17. edizioa ospatuko du otrailaren 24tik martxoaren 8ra. Programazioan hainbat gaik izango dute lekua, besteak beste, LGTBI+ pertsonek pairatzen duten indarkeria eta suizidioa. Otsailaren 24an egingo dute irekiera ekitaldia Arriaga antzokian eta, Pepa San Martin zuzendari eta gidoilari txiletarrari emango diote ohorezko saria.
bideoa prestatzen
103 urterekin hil da Kirk Douglas

2020-02-06
Espartaco (1960) eta Paths of Glory (1959) filmetako protagonista izan zen Kirk Douglas.
bideoa prestatzen
15 izendapen izanda ere, bi Goya sari eskuratu ditu Arregi, Garaño eta Goenagaren 'La trinchera infinita' filmak

2020-01-27
Uste baino gutxiago saritu dute Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren La Trinchera Infinita 2020 Goya sarietan. Faboritoen artean bazegoen ere, jasotako 15 izendapenetatik bi baino ez ditu eskuratu zuzendari euskaldunen filmak, soinu onenarena eta Belén Cuestak lortutako emakumezko aktorerik onenarena.
bideoa prestatzen
'Ez, eskerrik asko! Gladysen Leihoa'

2020-01-21
80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.