Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Zinemaldiko filmen aukera-sorta, Donostiatik Bilboko Azkuna Zentrora

2019-09-30
Azkuna Zentroak, ikus-entzunezko eskaintza kulturala handitzeko, atzo amaitu zen Donostiako Zinemaldian proiektatutako filmen aukera-sorta bat bildu du hurrengo egunetan alondegiko zinemetan emateko. Gaur hasita urriaren 6ra bitartean, hainbat adituk aukeratutako 7 filmez gozatu ahal izango dute bilbotarrek, Zinemaldian estreinatu eta gero. Goenaga, Garaño eta Arregiren "La trinchera infinita", Ken Loach-en "Sorry we missed you" edo komertzialagoa den Francois Girard-en "The song of names" egongo dira ikusgai.
bideoa prestatzen
Euskaraz eskertu du Donald Sutherlandek Donostia Saria

2019-09-27
Aktore kanadiarrak bart jaso du Donostia Saria Kursaalen eta "Mila esker Euskal Herria" esanez eskertu du aipamena. Aktore kanadiarrak 150 film baino gehiagotan hartu du parte eta 2017an ohorezko Oscar saria jaso zuen bere ibilbide oparoagatik
bideoa prestatzen
Marian Fernandez, Mikel Fuentes eta eta Garbiñe Etxeberria hartu ditu Zurriolako Butakak

2019-09-27
Marian Fernandezek sortze-prozesuan dagoen "Karmele" proiektuaz aritu da Anable Arraizarekin. Nazioarteko koprodukzioa izatea nahi dute sortzaileek. Bestalde, Fuentes zuzendariak eta Etxeberria Realeko kirol zuzendariak "Sua irabazi arte" dokumentala aurkzetu dute, Realeko emakumeek Erreginaren Kopa irabazi zuteneko astearen inguruko lan luzea.
bideoa prestatzen
ZURRIOLAKO BUTAKA | IRAILAK 26

2019-09-26
Gaurko Zurriolako Butaka saioan, Marian Fernandez (TxintxuaFilms) izango dugu. Mikel Fuentes eta Garbiñe Etxeberriarekin hitz egingo dugu 'Sua irabazi arte' dokumentalaz, eta Xabier Alkiza Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kidearekin beren egoera aztertuko dugu.
bideoa prestatzen
ZURRIOLAKO BUTAKA | IRAILAK 25

2019-09-25
Zurriolako Butaka saioaren 5. atalaean, Txepe Larak Euskal Zinemaren Galan esandakoak hizpide izango dituzte, besteak beste.